Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak txakurrentzako lehenengo parkea ireki du

Sopelako Udalak txakurrentzako lehenengo parkea ireki du

 

Herritarren eskaerei erantzuna emanez, Sopelako Udalak, txakurrentzako lehenengo parkea ireki du, proiektu aitzindaria Uribe Kostan. Udalak 16.300 euro inguru bideratu ditu udalerrian erroldatutako 2.936 txakurren beharrei erantzuna ematea helburu duen proiektu honetarako. Lanak abuztuko azken asteetan zehar egin dira.

Parkea, Sipiri kalean kokatzen da, Udaletxearen atzekaldean eta txakurrek korrika egin, jolastu, dibertitu eta trebatu ahal izateko jokoak dituen ‘agility’ EDU-CAN zirkuitu batez osaturik dago. Ibilbidean zehar, txakurrek, pasabideak, latesiak, slalomak, luzera eta altuera-jauziak, kulunkak, tunelak eta gurpilak dituzte, beste batzuen artean.

Agility EDU-CAN zirkuitua lehiaketa hipikoetan oinarrituta dago eta txakurrak zirkuituan zehar dauden oztopo desberdinak gainditzean datza. Bizkortasun-kirola “txakur-hezkuntza” bultzatzen duen ekimena da, betiere, txakurra gure gizartean integratu eta adaptatzeko xedearekin. Izan ere, hobby eta denbora-pasa bat da txakurrentzat, bereziki, hiriguneko espazio itxietan denbora luzez egotera ohituta dauden horientzako. Beste alde batetik, zaletasun bera duten pertsonen arteko hartu-emana bultzatzen du, euren txakurrak hobeto ezagutzeko eta animalien fisikoa zein burua trebatzeko aukera eskainiz.

Egunotan, Gontzal Hermosilla alkateak estreinatu berri den parkea bisitatu du eta bere esanetan, “proiektu honek Sopelako Udalak orain arte martxan jarritako animalien adopzioaz kontzientziatzeko zenbait kanpaina ditu aurrekari”, ildo horretan, “Sopelak duen txakur-populazio handia kontuan izanik, ia 3.000 txakur erroldaturik baitaude, printzipioz Larrabasterran kokatuko den bigarren parke bat eraikitzeko lanetan murgildurik gaude”.

 

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia