Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela Kosta Festek doako jardueretan izena emateko epea zabaldu du

Sopela Kosta Festek doako jardueretan izena emateko epea zabaldu du

 

Irailaren 21 eta 24 artean kostaldeko herri honetan egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak dagoeneko zabaldu du doako hogei jarduera ingurutan izena emateko epea. Ekintza hauen bitartez, gura dutenek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute surfaren kultura, edota naturarekin eta itsaslabarrekin zerikusia duten ekintzetan parte hartu ahal izango dute.

Herriko bost surf-eskola arduratuko dira kirol honetan hastapenak egin nahi dituztenei doako ikastaroak emateaz, nahiz eta aintzat hartu behar den plaza mugatuak izango direla eta ezinbestekoa izango dela neska-mutilek 12 urte beteta izatea.

Peña Txuri Surf Eskolak eta EHSF-k, gainera, egokitutako surf ikastaroak emango dizkiete behar bereziak dituzten gazteei, olatuen gainean aritzeak eskaintzen dituen bizipenak ezagutu ditzaten.

Surfak sortu dituen kiroletako bat da kayak-surfa, eta gure hondartzetan zenbait munduko txapeldun ditu espezialitate honek. Kirolari hauetako batzuk arduratuko dira nahi dutenei itsas-kirol honen oinarri nagusiak erakusten, kayakaren, arraunaren eta surfaren arteko nahasketa. Ikastaroak Barinatxeko hondartzan egingo dira.

Horrez gain, Parapente Bizkaia eta Airetik Parapente elkarteek hegan egin eta itsaslabarrak beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera eskainiko dute.

Izena eman nahi dutenek, eskariak jaialdiaren web orriaren bitartez bideratu ditzakete, eta Sopela Kosta Festen doako ekintza guztien zerrenda ere bertan ikus daiteke http://sopelakostafest.com/jardueretarako-izena-eman/

Sopela Kosta Fest irailaren 21ean abiatuko da ‘Surf Business Meeting’ jardunaldiarekin. Bertan ekintzaileentzat surfaren industriak dituen baliabideak eta aukerak aztertuko dira. Industria honetan lan bila dabiltzanei, erakundeei, ekintzaileei eta prestakuntza edo eskarmentua duten profesionalei eskainitako ekimena izango da.

‘Surf Business Meeting’ honetan parte hartu nahi dutenek, eskariak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. web orrian egin ditzakete.

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia