Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpena Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketa berrien harira

Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpena Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketa berrien harira

Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, urgentziazko eta ohiz kanpoko bilera bat egin du gaur, pasa den abuztuaren 5ean, Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketa berrien harira. Batzordeak hurrengo puntuak adostu ditu, kideen gehiengo babesarekin:

  • Behin eta berriz ematen ari diren gertaera hauek, egileen izaera totalitario eta antidemokratikoaren adierazgarri dira. 
  • Koldarki egindako eta mehatxatzaileak eta iraingarriak diren indarkeri ekintza onartezinak dira.
  • Mota hauetako ekintzek, ezmoralak eta ilegalak direnak, ez dute inolako justifikaziorik eta ez dute inoiz Sopelako herritarrak ordezkatzen dituzten indarretan babesik aurkituko. 
  • Sopelako Udalak, onartezinak diren ekintza hauek gertatu arren, berre horretan jarraitu eta bere esku dagoen guztia egingo du herritar guztien eta alderdi politiko desberdinen askatasuna bermatzen eta babesten jarraitzeko eta segurtasunean eskumena duten bestelako instituzioei ere jarrera bera izateko deia egiten die. 
  • Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, beste behin, bere elkartasuna erakutsi dio Alderdi Sozialistari eta beraien disposiziora dagoela adierazi dio, bere eskubide politikoak askatasun osoz egikaritu ahal izateko.
 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia