Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpena Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketen harira

Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpena Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketen harira

Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, urgentziazko eta ohiz kanpoko bilera bat egin du gaur, pasa den uztailaren 30ean, Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketen harira. Batzordeak hurrengo puntuak adostu ditu, kideen gehiengo babesarekin:

• Erabateko gaitzespena adieraztea, ilegalak, bortitzak, mehatxatzaileak eta iraingarriak diren gertakari hauen aurrean.

• Horrelako gertaerek ez dute inolako justifikaziorik, ez dute balio kutsu politiko edo sozialak dituzten aldarrikapenak egiteko. Etikoki, beldurra sorrarazteko ahaleginetan egindako ekintza onartezina da. Politikoki, agerian uzten du autoreen izaera antidemokratikoa eta ekonomikoki, sopeloztar guztien ondareari egiten die kalte. 

• Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, indarkeriazko istilu guztiak gaitzesten ditu eta era berean, alderdi sozialistari elkartasuna eta beraien disposiziora dagoela adierazi dio, bere eskubide politikoak askatasun osoz egikaritu ahal izateko.

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia