Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 2018ko aurrekonturako proposamenak aurkezteko epea ireki du

Sopelako Udalak 2018ko aurrekonturako proposamenak aurkezteko epea ireki du

 

Udal sopeloztarrak 100.000 euro bideratuko ditu onartzen diren herritarren proposamenak gauzatzeko.

16 urte baino gehiagoko eta Sopelan erroldatutako edozein pertsonak bere proposamenak bidali ditzake datorren uztailaren 7ra arte.

Sopelako 2018rako aurrekontua partaidetza bidezkoa izango da. Udal sopeloztarrak udal aurrekontuko kopuru ekonomiko jakin bat nola erabili azalduz herritarrek bere ideia eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituen prozesu irekia jarri du abian.

Honela, udalak Partaidetza bidezko Aurrekontuen prozesu honetan onartuak izango diren proposamenak gauzatzeko 100.000 euroko erreserba mantentzen du.

Duela aste batzuk Sopela Olabideko industrialdearekin eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidearen irekierari buruzko prozesu parte hartzailea ireki ondoren, Sopelako Udalak berriz ere sopeloztarrak udal politika publikoetan parte aktibo izateko parte hartze bidezko prozesu berri baten alde egiten du. Herritarren inplikazioai esker, udalak Sopelako herritarren intereseko proiektu eta ekimenetan zehatzetan lan egingo du.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan “Udalarentzat Sopelan aurre egingo diegun erronka handienak zeintzuk diren guztion artean erabakitzea oso garrantzitsua da. Gure helburua guztion artean Sopela hobeago bat eraikitzea da eta horretarako sopeloztarron iritzietatik abiatu nahi dugu. Parte hartze bidezko Proiektua Sopelara iritsi da bertan geratzeko. Guztiontzako ilusioz beteriko prozesu bat da, eta espero dugu asko izatea bere ekarpenak egitera animatzen den jendea”.

Parte hartzerako metodo eta datak   

16 urte baino gehiagoko eta Sopelan erroldatutako edozein pertsonak bere proposamenak bidali ditzake egokitutako kanal desberdinetariko bat erabiliz:

  • Erregistro bidez inprimakia Udaleko arretarako bulegoetan betez eta entregatuz.
  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
  • Egokitutako inprimaki digitala udal web orrian betez.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezake, hala ere, hobekuntza proposamen desberdinak aurkeztu ditzake.

Pertsona batek bi alditan edo gehiagotan parte hartzen duela antzematen bada (aurrez-aurreko kanalak edota kanal birtualak erabiliz), bere parte hartzea baliogabetzat joko da.

Herritarrek bi asteko epea izango dute bere ekarpenak egiteko. Proposamenak entregatzeko epe muga uztailaren 7a da 15:00etan.

Udalak proposamenak eransteko jarraituko duen prozesua

1. Proposamenen jasotzea:

Erreserbatutako partidaren kargura gutxienez 4 proiektu burutu ahal izateko, proposamen bakoitzari lotutako zenbatekoak ezin izango du 25.000 euro gainditu.

Aintzat hartuko dira teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak eta finantza aldetik iraunkorrak diren udal-eskumeneko (Kultura, Hezkuntza, Euskara, Herritarren Segurtasuna, Gizarte Ekintza, Emakumea, Herrigintza, Azpiegiturak, Udal Zerbitzuak,…)  proposamen guztiak, guztion interesa eta herritar ororen onura lehenesten badituzte.

2. Proposamenen ebaluazioa eta analisia

Uztailaren 7tik aurrera, udaleko zerbitzu teknikoek aurkeztutako proposamen guztiak teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak diren aztertuko dute eta, Sopelako Udalaren ardura izango da ondoren herritarrek baloratu behar izango dituzten 8 proiektuen aukeraketa egitea.

3. Aukeratutako proiektuak web  orrian argitaratzea

Proposamenetatik aukeratutako 8 proiektuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4. Aukeratutako proiektuen balorazioa  

Bi asteko epean zehar, Sopelako herritarrek aukeratutako proiektuak baloratuko dituzte, proposamenen jasotzearen fasean erabilitako parte hartze bide berdinak erabiliz. 

Proiektuak baloratzeko prozesuaren hasieraren berri aurretiaz emango da.

5. Aurrekontuen proiektua web orrian zabaltzea

Aurreko fasean lehentasuna eman zaien proiektuak Udalaren 2018ko Aurrekontuen proiektuan sartuko dira, eta behin onartzen denean web orrian argitaratuko da.


Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia