Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur aurkeztu dira Sopelan “Marea” zuntz optikoaren kablearen amarre lanak

Gaur aurkeztu dira Sopelan “Marea” zuntz optikoaren kablearen amarre lanak

 

Gaur, ekainak 13, publikoki aurkeztu dira Sopelako Arrietara hondartzan abiarazi diren “Marea” zuntz optikoaren urpeko kablearen amarre lanak. Marea Estatu Batuak eta Europa zuzenean lotuko dituen azken belaunaldiko kablea izango da, Atlantikoaren bi aldeetan garapen digitalari ateak irekiko dizkiona.

9:00etan Facebook, Microsoft eta Telxius enpresa kudeatzaileen exekutiboek harrera egin diete autoritateei. Javier de Andrés, Eusko Jaurlaritzaren Delegatuaren interbentzioaren ondoren, Facebook, Microsoft eta Telxius enpresen exekutiboek hitz egin dute, Kevin Salvadori, Frank Rey eta Rafael Arranz, hurrenez hurren. Ondoren Gontzal Hermosilla, Sopelako alkateak hartu du hitza. Bere esanetan azpiegitura honi esker “beste behin, Sopela, nazioarte mailan kokatzen dugu, gure herriaren irudi eta posizioa indartzen dugu mundu mailan. Telekomunikazioak Europara hurbilduko ditugu, Sopela aurrerapenaren eta berrikuntzaren ate bihurtuz”. Azkenik, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, bukaera eman dio ekitaldiari.

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia