Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Olabide-Osteiko bideari buruzko prozesu parte hartzailea jarri du martxan

Sopelako Udalak Olabide-Osteiko bideari buruzko prozesu parte hartzailea jarri du martxan

 

Udalak maiatzean egindako inkesta baten jasotako datuen arabera, sopeloztarrek bide hau eraikitzeko beharrizana 10etik 7,87koa dela baloratu dute.

Sopelako Udalak gaur abiarazi du Olabideko Industrialdea eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidearen irekitzearen inguruko prozesu parte hartzailea.

Sopelako Udalak, herritarrak udalerriaren eraldaketan partaide izateko helburuarekin, legealdian zehar martxan jarriko duen ekintza garrantzitsu honen inguruan, sopeloztarrek duten iritzia eta proposamenak kontuan hartzeko prozesu parte hartzaile berri bat ireki du. Hala, Udalak egunotan 5.000 informazio-orri banatuko ditu sopeloztar guztiak parte hartzeko bide eta daten inguruko informazioa izan dezaten. Era berean, Udalaren web orrian espazio berezi bat zabalduko da erabiltzaileek, inprimaki baten bitartez, beraien ekarpenak egin ditzaten.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan, “herritarrak udal politika publikoetan alderdi aktiboa eta protagonista izan behar dira. Horregatik, legealdian zehar parte hartze prozesu desberdinak jarri ditugu martxan eta aurrerantzean ere gehiago egingo ditugu, betiere sopeloztarren beharrak entzun eta ezagutzeko helburuarekin”.

Alkate jeltzaleak, maiatzean zehar Udalak egindako inkesta batean jasotako zenbait datu azpimarratu ditu: “400 inkesta baino gehiago egin ostean, sopeloztarren iritziz bide hau eraikitzeko beharrizana 10etik 7,87koa dela baloratu dute. Gauzak horrela, herritarrei galdetu nahi diegu Sopela Olabideko Industrialdearekin eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidean ingurunearen eta azpiegitura beraren segurtasuna bermatzeko hartu daitezkeen neurri gehigarrien inguruan”.

Sopelako mugikortasuna hobetzen jarraitzeko konpromisoa

Bide horren irekitzea egun Udala garatzen ari den mugikortasuna hobetzeko estrategia integralaren barruan kokatzen da. Iazko maiatzean, Gobernu taldeak udal korporazioko beste alderdi politikoei Iberre auzoak eta udalerriaren erdialdeak jasaten duten trafikoari aurre egiteko proposamen konkretuak biltzen zituen txostena aurkeztu zien.

Txostenak baieztatzen zuen Sopelak ez duela trafiko kopuru handia pairatzen, hala ere, ospitale berriaren irekierak eta erdialdean planteatutako ekintzek, oraingo trafikoaren antolaketan eragina izan lezaketela ondorioztatzen zen.

Aipatutako auzoetatik kotxez bidaiatu ondoren eta ospitalaren eragin-eremua kontuan hartuta, kotxe horien jatorria eta helmugaren estimazioa egin ondoren, ikerketak baieztatzen du, egungo trafikoari,  guztira, 130 ibilgailu gehituko litzaiokeela, trafiko unerik gorenean. Ikerketaren arabera, trafiko intentsitatea ez da altua.

Bide berria sortzeak ekarriko dituen onuren artean hona hemen aipagarrienak:

  • Leioa-Getxo eta Plentzia-Gorliz-Sopela guneetatik errepideko sarrera hobetuko da. 
  • Industrialdean kokatuko diren enpresei sarrera egokia eskaintzen lagunduko du.
  • Dinamikotasun eta jarduera ekonomiko handiagoa sortuko du, aberastasun eta enplegu sorreraren mesedetan.
  • Trafiko-fluxua hobetuko da laster zabalduko den Berangoko merkatal zentroari dagokionez.
  • Sopela eta Urduliz lotzen dituen errepidearekin elkartuko da, ospitale berrira sarrera emanez.

Parte hartzeko datak eta bideak

16 urte baino gehiagoko eta Sopelan erroldatutako edozein pertsonak bere proposamenak bidali ditzake egokitutako kanal desberdinetariko bat erabiliz:

  • Erregistro bidez inprimakia Udaleko arretarako bulegoetan betez eta entregatuz.
  • Egokitutako inprimaki digitala udal web orrian betez.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezake, hala ere, hobekuntza proposamen desberdinak aurkeztu ditzake. Pertsona batek bi alditan edo gehiagotan parte hartzen duela antzematen bada (aurrez-aurreko kanalak edota kanal birtualak erabiliz), bere parte hartzea baliogabetzat joko da.

Prozesu parte hartzailea bi astetan zehar egongo da zabalik. Proposamenak entregatzeko azken eguna ekainaren 21a izango da, arratsaldeko 15:00ak arte.

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia