Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopeloztarrek 8,07ko nota altua ematen diote Sopelari bizileku gisa

Sopeloztarrek 8,07ko nota altua ematen diote Sopelari bizileku gisa

 

  • Horrela erakusten du udalak eskatutako ikerketa soziopolitikoak eta zeinetan 400 elkarrizketa egin diren apirilean zehar.
  • Elkarrizketatutako pertsonen %44,3k, Sopela azkenengo urteotan positiboki aldatu dela deritzo.
  • Sopeloztarrek Olabide-Osteiko bidea irekitzearen beharrizana 10etik 7,87 batekin baloratu dute.

Elkarrizketatutako pertsonen %26arentzat, EAJ-PNV konfiantza gehien ematen dien alderdi politikoa da, EH Bilduk jarraitzen diolarik %13,3 batekin. Egun, %62ak aurreko udal hauteskundeetan emandako boto berdina errepikatuko luke.

Sopeloztarrek Sopela bizileku bikaina deritze 10etik 8,02ko notarekin, Sopelako Udalak eskatutako ikerketa soziopolitikoak erakusten duenaren arabera eta zeinetarako 400 elkarrizketa egin zaizkien apirilean zehar udalerriko biztanleei.

Aipatzekoa elkarrizketatutako pertsonen %44,3k, Sopela azkenengo urteotan positiboki aldatu dela  deritzo, eta udal zerbitzuen gogobetetzeari dagokionez, batez ere osasuna, kultura, kirola, gizarte zerbitzuak, ingurumena eta euskara nabarmentzen dira.

Herritarrek antzematen dituzten arazo edo gabezi nagusienen artean aparkaleku eza, garraiobide publikoen maiztasun falta (metroa nagusiki) eta trafikoa dira.

Sopelako alkateak, Gontzal Hermosillak, adierazi du “inkesta honek herritarrek udal kudeaketaren inguruan duten iritzia lehenengo eskutik ezagutzeko balio du, baita Gobernu taldeak etorkizunean egingo dituen ekintzetan kontuan hartzeko ere.Udal ireki eta garden batek bere herritarren parte hartzea kontuan izan behar du eta egin dugun inkesta, tresna gehigarri bat da, sopeloztar guztien esku jartzen dugun parte hartzerako kanal bat”.

Inkestak herritarrek proposatutako proiektuak guztiz positiboki baloratzen dituztela ere erakusten du, guztiek lortzen baitituzte 10etik 7,3 baino nota handiagoa:

  • Udal liburutegiaren birgaitzea – 8,2
  • Urko polikiroldegiaren berriztapena – 7,86
  • Argiteria publikoaren berriztapena – 7,71
  • Parkeen estalketa – 7,34

Inkestako beste datu esanguratsuenetako bat Sopela Olabideko Industrialdearekin eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko dituen bidearekin zerikusia dute. Bide horren ezagutza sopeloztarren arean ia %73ko da 10etik ia 8ko balorazioa izanik bere irekierari dagokionez.Halaber,  elkarrizketatutakoen %56,5ak bide horren irekiera udalerriarentzat onuragarria izango litzatekeela uste du.

Herritarrak herria oinezkoentzako bihurtzearen alde daude, elkarrizketatuen %65,8ak elkarbanatutako iritzia eta baita Udalak antolatutako kontsulta eta prozesu parte hartzaileetan parte hartzen ez duten gehiengoak (%78) ere. Eta bakarrik elkarrizketatutakoen %14,8ak txarto edo oso txarto baloratzen du udal gobernuaren jarduera.

Sopela Gurea udal aldizkaria herritarren arretarako biderik ezagunena da (%85). %24,8a Udaleko bulegora joaten da informazio bila, %21,8a web orrialdearen bitartez informatzen da, %5,8a sare sozialen bidez eta %3a Sopelarinen bidez.

Sopelak EAJ-PNVrengan konfiantza izaten jarraitzen du

Ikerketaren datuek, hauteskunde-prospekzioari dagokionez, gaur egun, Sopelak EAJ-PNVrengan konfiantza izaten jarraitzen duela baieztatzen dute. Elkarrizketatuen pertsonen %26arentzat alderdi jeltzalea da konfiantza gehien ematen dien alderdi politikoa, EH Bilduk jarraitzen diolarik, elkarrizketatutako populazioaren %13,3aren konfiantzarekin.

Boto asmoari dagokionez, %62ak boto bera errepikatuko luke hurrengo hauteskundeetan. Une honetan hauteskundeak izango balira, zinegotzien prospekzioa orain dela bi urte udal hauteskundeetan atera ziren berdinak izango lirateke.

Ikerketaren metodologia

Ikerketa aurrera eramateko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefonoz egindako elkarrizketetan oinarritutako teknika. Ikertzeko teknika honek, aurreikusitako helburu guztiei erantzuteko aukera errazten du. Modu horretan, balio eta fidagarritasun handiko emaitzak lortu ahal dira efikaziaz jarduteko.  Ikerketaren unibertsoa, adin nagusiko sopeloztarrak (18 urtekoak barne) osatu dute eta  2017ko apirilaren 24 eta 26 artean garatu da eremu lana.

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia