Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna Sopelan ospatuko da ekainaren 3an

Aurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna Sopelan ospatuko da ekainaren 3an

Datorren ekainaren 3an, larunbata, Bizkaiko Nagusien Eguna ospatuko da Sopelan. Nagusiak Elkarteak, Sopelako Udala, Jata-Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundia, Sopelako Lagun-Artea  Jubilatuen Etxea, Kutxabank eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, antolatutako topaketa da Bizkaiko pertsona nagusiak bildu eta guztiak elkarrekin eguna pasatzeko asmoarekin. Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta antolatzaileek, iaz Balmasedan ospatutako lehenengo edizioak izandako arrakasta errepikatzea espero dute. 

Nagusien gozamenerako eguna izango da. Egunean zehar era askotako ekintzak izango dira, hala nola, nekazal produktuen erakusketa eta dastaketa, Sopelako kostatik bisita gidatua, txu-txu trena, pailazoen emanaldia, pilota partidak frontoian Sopelako Pilota Eskolaren eskutik eta txistulari, trikitilari eta dultzaineroen emanaldiak. Halaber, herri bazkaria izango da eta ondoren, bukatzeko, dantzaldia gorputzak nahiko esan arte.

“Nagusiak” Bizkaiko Jubilatu eta Pentsiodunen Klub, Etxe eta Zentroen Elkartea

Nagusiak irabazi-asmorik gabeko elkarteak Bizkaiko Lurralde Historikoan eratu diren erretiratu eta pentsiodunen elkarteak biltzen ditu; tokian tokiko 138 elkarte eta 50.000 kide baino gehiago. 

Bere oinarrizko helburuak tokian tokiko elkarteetako zuzendaritza taldeei laguntza teknikoa, prestakuntza eta antolakuntzarako egituraketa eskaintzea, OMEk definitutako zahartze aktiboaren printzipioetan oinarrituta, elkarteetako bazkideen garapen pertsonala sustatzea, betiere "pertsonak zahartzen diren heinean, beren bizi-kalitatea hobetzeko, osasun aukerak, parte-hartzea eta segurtasuna bermatzeko prozesu” gisa ulertuta, zentro berriak eratuz, Adineko pertsonen tokian tokiko asoziazionismoa indartzea, pentsioen, oporren, egoitzen eta adineko pertsonei zuzendutako arreta zentroen gaineko legeriak eskaintzen dituen baliabideen gaineko aholkularitza eskaintzea, adineko pertsonen gaiaren gainean eskudun diren Erakunde Publikoekin elkarlanean aritzea, gure irizpide eta aldarrikapenak helarazteko eta xedapen ofizialek nagusien artean duten eragina zabaltzea dira


EKINTZEN EGITARAUA

10:00 Autobusen helduera.

11:00 Agintarien harrera Udaletxeko plazan, ohore Aurreskua Sopelako Eguzki Lore taldearen eskutik.

10:00 -14:30 Nekazal produktuen erakusketa eta dastaketa. Sopelako kostaldetik bisita gidatua (aurretik izena eman). Txu-txu trena. Pailazoak Jauregizar plazan.

11:30 -13:30 Frontoian pilota partidak Sopelako Pilota Eskolaren eskutik; Eskuz, pala eta emakumezkoen goma-paleta.

12:30 -14:00 Txistulari, trikitilari eta dultzaineroen emanaldiak.

15:00 Herri bazkaria Zipiriñe eskolan (Prezioa 15€).

17:00 Dantzaldia gorputzak nahiko esan arte.

20:00 Ekitaldiaren itxiera.

 

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia