Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako alkatea Virginia Beach-eko bere homonimoa den Will Sessoms-ekin batzartu da Udaletxean

Sopelako alkatea Virginia Beach-eko bere homonimoa den Will Sessoms-ekin batzartu da Udaletxean

"Marea"k, abiadura handiaren kontsumitzaileen eskari gorakorrari erantzuten lagunduko duen zuntz optikoaren itsaspeko kableak, Udalerri biak lotuko ditu, 2017aren amaieran.

Sopelako alkatea, Gontzal Hermosilla, Virginia Beacheko alkatea den, Will Sessoms-ekin batzartu da apirilaren 26an, asteazkena, Udaletxean. Sessoms udalerrira etorri da urte bukaeran Sopela eta Virginia Beach (Ameriketako Estatu Batuak) lotuko dituen “Marea” izeneko urpeko kablearen harira.

Bilerak, helburu bikoitza izan du mayor estatubatuarrarentzat: urpeko kablea helduko den udalerria ezagutzea eta Telefónicako komunikazioa zentroa ezagutzea, zeinetatik proiektuaren zati bat kudeatuko den. Batzarraren ondoren, bi alkateek, Javier Benito, Telefónica Euskadiko arduraduna; Edorta Moja, Telefónicako Obra eta Higiezinen Kudeaketaren arduraduna eta Maria Sonsoles Fernández, COO Telxius Cableko kudeatzailearekin batera, zentroaren instalazioak bisitatu dituzte.

Gontzal Hermosillak Virginia Beacheko ordezkari gorenarekin duen lehenengo bilera formala da. Topaketak proiektuarekin erlazionatutako gai desberdinak jorratzeko eta bientzako interesgarriak diren bestelako alorretan aurreratzeko oinarriak finkatzeko ere balio izan du.

“Marea” zuntz optikoaren itsaspeko kablea

Urpeko kableak 6.600 kilometroko luzera izango du, eta Virginia Beachetik (AEB) abiatu eta Sopelatik (Bizkaia) sartuko da Europara. AEB eta Europa lotuko dituen kable hori Ekialde Hurbileko, Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako beste sare batzuekin interkonektatuta egongo da.

Horrez gain, “Marea”, itsaspean gaitasunik handiena edukiko duen kablea izango da. Zuntz optikoko zortzi pare kable izango ditu, eta, hasieran, 160 terabit segundoko igorriko ditu. Gainera, Atlantikoa zeharkatzen duten beste kable batzuk baino hegoalderago egongo da kokatuta, eta horrek Europako eta AEBko erabiltzaileek konexioa iraunkorragoa eta fidagarriagoa izatea suposatuko du. Internet bidezko abiadura handiaren eta konexio fidagarrien eskaera gero eta handiagoa dela ikusita, egitasmo honekin Microsoften eta Facebooken erabiltzaileei eta beren bezeroei zerbitzu hobea eskainiko zaie.

Oharrak

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

  • 2016eko urriaren 18a.
    Olentzero eta Mari Domingiren batzordea

    Martxan da berriro Olentzero eta Mari Domingiren gaua antolatzeko batzordea. Prestatu beharreko jarduerak antolatzen joateko, lehenengo hitzordua datorren azaroaren 2an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Parte hartu!

  • 2016eko abuztuaren 10a.
    Abuztuaren 17an Sopelarin itxita egongo da mantenu-lanak direla eta

    Datorren abuztuaren 17an Sopelarin (Larrabasterrako udal bulegoa) itxita egongo da, mantenu-lan batzuk egiteko. Barkatu eragozpenak. 

     

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia