Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osasun Jaiak 5. urteurrena ospatuko du apirilean

Osasun Jaiak 5. urteurrena ospatuko du apirilean

“Osasun Jaia” programa Uribe Kosta Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurre hartzeko Zerbitzutik jaiotako egitasmoa da, herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuarekin.

Apirilaren 7an, Osasunaren Munduko Eguna ospatzen da,  OMEk (Osasunaren Munduko Erakundea) horrela erabaki zuenetik 1948. Urtean eta horregatik, programa apirilean jartzen da martxan. 

2017.urtekoa, 5. edizioa izango da eta azpimarratu beharra dago urte guzti hauetan mankomunitatea osatzen duten herrien teknikari eta politikarien lana ekintza ezberdinak antolatu ahal izateko. 

Aurten, Sopelako Udaletik antolatzen direnen artean apirilaren 9an, igerilekuetan ospatuko diren hurrengo bi jarduerak ditugu:

- Pool Run saioak: lehenengoari eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera eta ordu beteko iraupena izango du. Igerilekuan korrika egiteak gorputzaren erresistentzia hobetzen laguntzen du.

- Hipopresiboen tailerra:  13:05etik 13:30etara burutuko da, tonifikazioa lantzeko.

Jardueretan parte hartzeko, aurretiaz izena eman beharko da igerilekuan bertan edota 94 406 55 20 telefonoaren bitartez (plazak bete arte)

 

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia