Sopelako Udala - Hondartzetako TAO sistema erosoagoa eta eraginkorragoa izango da aurten
Zu hemen zaude: Hasiera HIRITARREN SEGURTASUNA Hondartzetako TAO sistema erosoagoa eta eraginkorragoa izango da aurten

Hondartzetako TAO sistema erosoagoa eta eraginkorragoa izango da aurten

Ekainaren 1ean TAO sistema hasiko da Sopelako hondartza inguruetan (Barinatxe eta Arriatera-Atxabiribil). Aurten, TAO sistemak hainbat ezaugarri berri izango ditu, Udalak sistema berria jarriko baitu abian, auzokide eta bisitarientzat erosoagoa eta eraginkorragoa izango delakoan.

Sopelako auzokideei dagokionez, sopeloztarrek ez dute TAOren pegatina kotxeetan jartzeko beharrik izango. TAOren sistema modu informatikoan egingo da aurten lehen aldiz: ibilgailuen zerga ordaintzen dutenak artxibo batean gordeta agertuko dira, euren matrikularekin. TAO-ko langileak ibilgailuen matrikula begiratuko du eta jakin ahal izango du auto horrek zerga ordaindu duen, eta beraz, aparkatzeagatik ordaindu behar duen ala ez.

Beraz, sistema erosoagoa izango da sopeloztarrentzat, auzokideek ez dutelako inolako izapiderik egin behar TAO ez ordaintzeko. Sistema berriari esker, gainera, Udalak 5000 euro aurreztuko ditu, lehen TAOren pegatinak inprimitu, banatu e.a. egin behar zirelako.

Sistema berriak izango duen beste abantaila bat honakoa izango da: sistema informatiko berriagaz iruzurra egitea zailagoa izango da (lehen txartelarekin errezagoa baitzen txartela faltsutzea).

Era berean, Sopelara etortzen diren bisitariek ere OTA ordaintzerakoan ez dute txartela kotxean jartzeko beharrik izango. Makinan euren matrikularen zenbakia jarri beharko dute edo euren sakelako telefonoaren bidez aplikazio baten bitartez ordainketa egin.

Aurten TAO sistemak 1314 leku izango ditu Sopelan, Inkesta Baso kalea TAO gunera gehitu ostean. Ordutegia honakoa izango da: 10:00etatik 20:00ak arte, eta zenbatekoak honakoak dira:

0:30

0,30

1:00

0,60

1:30

0,90

2:00

1,20

2:30

1,50

3:00

2,00

3:30

2,50

4:00

3,20

10 ordura arte:

5,00

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako udaltzainek 27 urteko Sopelako bizilagun bat aurkeztu dute epaitegian, ikertu gisa, otsailaren 6an, igande arratsaldean, aizto handi baten bidez larderiaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egile gisa. Gertakariak 17:45 aldera jazo ziren. Gizon bat Sopelako lokal batean sartu zen eta laban handi bat eskuan zuela, establezimenduko jabeari mehatxu egin zion, bildutako dirua emateko...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoko agenteak herriko bizilagun bat bortxazko lapurreta-delitu jarraituaren ustezko egile gisa ikertzen ari dira, 10.000 € inguruko balioa duen makina-erreminta lapurtzeagatik. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Sopelako udalerrirako sinatutako lankidetza- eta informazio-protokoloa betez, Getxoko ertzain-etxetik polizia-kidego horretako kideek 2021eko apirilaren 25ean Sopelan...
article thumbnail  Baimendu gabeko joan-etorriak edota maskararen erabilera desegokia antzemateko ohiko prebentzio-kontrolez gain, asteburu honetan, Sopelako Udaltzaingoak beste prebentzio-jarduera batzuk egin ditu, eguraldi ona dela eta, askoz bisita gehiago egiten baitira udalerriko hareatzetara. Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoa udalerriko 37 urteko bizilagun bat ikertzen ari da, ustez osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertaera martxoaren 6an izan zen, arratsaldeko 16:07 inguruan, herritarren segurtasunerako prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek Sertutxa kalean ikusi zuten bi gizonek okupatutako auto batek arreta deitu zienean. Gizonetako bat,  antzeko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia