Alerta laranja eta gorria egongo da asteburuan olatuak direla eta

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, asteburu honetan alerta laranja eta gorria izango da kostaldean, olatuen altuera dela eta. Alerten honako ordutegia zehaztu dute:

Larunbata, hilak 1:

- Abisu Horia itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 09etatik 15etara.

- Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 15etatik 24etara.

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara.

Igandea, hilak 2:

- Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 03etara.

- Alarma Gorria itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 03etatik 09etara.

- Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 09etatik 24etara.

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 12etara.

Sopelako Udalak herritarrei kostaldean arreta handiz ibiltzeko eskatu gura die, eta Meteorologia Zerbitzutik eskaintzen diren alertei adi egotea.

Alerten larritasuna honakoa da:

Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.

Maila laranja: meteorologi arazo nabarmena dago

Maila gorria: arazo meteorologikoa sekulakoa da. Aparteko intensitatea duten fenomeno meteorologiko ez ohizkoak.