Hondatutako hainbat auto, kaletik kanpo

Azken asteetan, Sopelako Udalak hainbat ibilgailu kendu ditu herriko kaleetatik, utzikeria zantzuak zituztelako. Ekimen honen helburua honakoa izan da: ibilgailuen segurtasuna hobetzea, kotxeen joan-etorria ez oztopatzea eta aparkaleku gehiago uztea.

Iberre auzoan, auzokideen hainbat kexa egin dituzte bertan hainbat kotxe luzaroan aparkatuta egon direlako. Udaltzaingoa auzoan bertaratu zen eta zazpi kotxek utzikeria zantzuak zituztela antzeman zuten.

Kasu batzuetan, kotxeak urteetan zehar egon dira mugitu barik. Adibidez, Simca 1200 kotxea (argazkian) bederatzi urte egon da gutxienez aparkaleku batean mugitu barik, jabeek 2000. urtean bertan behera eman zuten arren. Ibilagailua oso egoera kaskarrean zegoen: kristal guztiak apurtuak, karrozeria guztiz hondatuta e.a. eta beraz, zauriak sortzeko arrisku nabarmena zegoen. Hori dela eta, berehala kaletik atera egin zen, beste kotxe batzuk bezalaxe.