Sopelako Udala - Sopelako Udaltzaingoak 27 salaketa jarri ditu asteburu honetan Covid-19 arauak ez betetzeagatik

Sopelako Udaltzaingoak 27 salaketa jarri ditu asteburu honetan Covid-19 arauak ez betetzeagatik

 

Baimendu gabeko joan-etorriak edota maskararen erabilera desegokia antzemateko ohiko prebentzio-kontrolez gain, asteburu honetan, Sopelako Udaltzaingoak beste prebentzio-jarduera batzuk egin ditu, eguraldi ona dela eta, askoz bisita gehiago egiten baitira udalerriko hareatzetara.

Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan zuten megafonia bidez, batez ere, itsasgorak bere punturik gorenera heltzen zenean.

Araudia betetzeari dagokionez, hogeita zazpi salaketa tramitatu dira Covidarekin zerikusia duten arau-hausteengatik. Alde batetik, hamabi nazionalitatetako Erasmuseko hogeita hiru unibertsitario salatu zituzten larunbatean, Arriatera hondartzan distantzia gorde gabe kontzentratzeagatik eta alkohola edateagatik. Bestalde, ostalaritzako lau lokal salatu dira. Horietako batean hamasei pertsona aurkitu ziren mahai jarraitu berean, gehienak maskararik gabe. Besteetan, aldiz ez zen itxiera ordutegia errespetatu eta araudiak baimendutako baino pertsona gehiago detektatu ziren mahai baten inguruan.

Gaur egun arte, Sopelako Udaltzaingoak 690 salaketa jarri ditu osasun arauak hausteagatik.