Sopelako Udala - Sopelako Udaltzaingoak 27 salaketa jarri ditu asteburu honetan Covid-19 arauak ez betetzeagatik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 27 salaketa jarri ditu asteburu honetan Covid-19 arauak ez betetzeagatik

Sopelako Udaltzaingoak 27 salaketa jarri ditu asteburu honetan Covid-19 arauak ez betetzeagatik

 

Baimendu gabeko joan-etorriak edota maskararen erabilera desegokia antzemateko ohiko prebentzio-kontrolez gain, asteburu honetan, Sopelako Udaltzaingoak beste prebentzio-jarduera batzuk egin ditu, eguraldi ona dela eta, askoz bisita gehiago egiten baitira udalerriko hareatzetara.

Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan zuten megafonia bidez, batez ere, itsasgorak bere punturik gorenera heltzen zenean.

Araudia betetzeari dagokionez, hogeita zazpi salaketa tramitatu dira Covidarekin zerikusia duten arau-hausteengatik. Alde batetik, hamabi nazionalitatetako Erasmuseko hogeita hiru unibertsitario salatu zituzten larunbatean, Arriatera hondartzan distantzia gorde gabe kontzentratzeagatik eta alkohola edateagatik. Bestalde, ostalaritzako lau lokal salatu dira. Horietako batean hamasei pertsona aurkitu ziren mahai jarraitu berean, gehienak maskararik gabe. Besteetan, aldiz ez zen itxiera ordutegia errespetatu eta araudiak baimendutako baino pertsona gehiago detektatu ziren mahai baten inguruan.

Gaur egun arte, Sopelako Udaltzaingoak 690 salaketa jarri ditu osasun arauak hausteagatik.

 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Baimendu gabeko joan-etorriak edota maskararen erabilera desegokia antzemateko ohiko prebentzio-kontrolez gain, asteburu honetan, Sopelako Udaltzaingoak beste prebentzio-jarduera batzuk egin ditu, eguraldi ona dela eta, askoz bisita gehiago egiten baitira udalerriko hareatzetara. Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoa udalerriko 37 urteko bizilagun bat ikertzen ari da, ustez osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertaera martxoaren 6an izan zen, arratsaldeko 16:07 inguruan, herritarren segurtasunerako prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek Sertutxa kalean ikusi zuten bi gizonek okupatutako auto batek arreta deitu zienean. Gizonetako bat,  antzeko...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoak egindako ikerketen ondorioz, 47 urteko gizonezko bat epaileen esku jarri da adingabe baten aurrean exhibizionismo-ekintzen ustezko egile gisa. Poliziaren bulegoetan jasotako salaketan, biktimak adierazi zuen 2021eko urtarrilaren 24ko 21:30ean Martxoak zortzi kalean txakurra paseatzen zuen bitartean, gizon batek kalea gurutzatu zuela eta kotxe baten kapotan jarri zela eta...
article thumbnailJoan den urtarrilaren 22ko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak dokumentu eguneratu bat idatzi du, 2021eko urtarrilaren 25Ean, ezarritako murrizketa berriei buruzko galdera ohikoenei erantzuteko. Hona hemen mugikortasunari, ostalaritzari, kirolari eta abarri buruzko ohiko galderen erantzunei buruzko dokumentuak eta jarduera fisikoei eta...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia