Sopelako Udala - Sopelako Udaltzaingoa pertsona bat ikertzen ari da ustez droga saltzeagatik

Sopelako Udaltzaingoa pertsona bat ikertzen ari da ustez droga saltzeagatik

Sopelako Udaltzaingoa udalerriko 37 urteko bizilagun bat ikertzen ari da, ustez osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.

Gertaera martxoaren 6an izan zen, arratsaldeko 16:07 inguruan, herritarren segurtasunerako prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek Sertutxa kalean ikusi zuten bi gizonek okupatutako auto batek arreta deitu zienean. Gizonetako bat,  antzeko gertakariengatik aurrekariak zituena, substantzia estupefazienteak txikitzen harrapatu zuten, eta ihes-maniobra bat egiten hasi zen, poliziaren ibilgailua han zegoela konturatu zenean.

Jarraipen bat egin ondoren, autoa Sabino Arana kalean gelditzea lortu zuten.  Kopilotuaren eserlekuan zegoenak, substantzia baten poltsatxo desberdinak zituen, kokaina izan zitekeena (8 gramo gutxi gorabehera). Substantzia monodosietan prestatua zuten, eta, gainera, hainbat poltsatxo huts zituzten, merkaturatzeko prest, bai eta beste substantzia estupefaziente baten pilula batzuk ere, aztertzeko daudenak. Era berean, dirua ere bazuten, salmentatik lortutakoa izan zitekeena.

Osasun publikoaren aurkako ustezko delitu baten ebidentzia ikusita, agenteek ikerketa bat abiarazi dute, substantzia estupefazienteen trafiko-modalitatean osasun publikoaren aurkako delitu baten egile gisa.

Gidariaren eserlekuan zegoen beste gizonari substantzia bereko hainbat poltsatxo aurkitu zizkioten, eta administrazio-salaketa jarri zioten, herritarren segurtasuna babesteko lege organikoa urratzeagatik, bide publikoan edukitzeagatik.