Sopelako Udala - Sopelako Udaltzaingoak OCR unitate mugikor bat eskuratu du, matrikulak automatikoki irakurtzen duena
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak OCR unitate mugikor bat eskuratu du, matrikulak automatikoki irakurtzen duena

Sopelako Udaltzaingoak OCR unitate mugikor bat eskuratu du, matrikulak automatikoki irakurtzen duena

 

  • OCRa, ibilgailuak karaktereen azterketa optikoaren bidez identifikatzeko sistema mugikorra da. Kamera bat erabiliz, matrikulak denbora errealean irakurri eta kontsultatzeko aukera ematen du, eta ibilgailuaren egoerari buruzko txostena eratzen du.
  • Sistema berri horrek, adibidez, lapurtutako edo edozein delitu-motatan parte hartu duten ibilgailuak aurkitzen lagunduko du. Halaber, IAT edo asegururik ez duten ibilgailuak detektatuko ditu.

Sopelako Udalak OCR unitate mugikor bat erosi du berriki. Unitate hori Udaltzaingoaren ibilgailu errotulatu batean kokatuko da eta agenteen eguneroko lana erraztuko du. Udalak 9.000 euro inguruko inbertsioa egin du, eta laster jarriko da martxan. Agenteak egiten ari diren proben emaitzak oso onak dira arau-hauste larriak atzemateko, eta teknologia hori erabiltzeak haien eraginkortasuna hobetzen du.

Agenteek jakin badakite ibilgailu batzuek ez dutela asegururik, ez dutela azterketa teknikoa gainditu, etab. Sistema honen helburuetako bat arau-hauste horiek detektatzea da. Ibilgailua geldituta edo mugitzen ari dela, sistemak matrikulak irakurtzen ditu eta DGTren basearekin datuak gurutzatzen ditu. DGTren datu-basean akatsen bat duen matrikula detektatzen duenean, sistemak berehala jakinaraziko dio operadoreari, tablet batetik datorren soinu-alarma aktibatuz. Hala, asegururik ez dutenen, IAT gainditu ez dutenen edota egoera bereziren bat dutenen berri ematen du, baita lapurtutako ibilgailua den ala ez (salatua izan bada behintzat).

Sopelako Udalak eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak informazioa trukatzeko lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten. Alde batetik, DGTk matrikulen datuak kontsultatzeko aukera ematen du; eta, bestetik, Udalak DGTren helbide aldaketetarako leihatila gisa funtzionatzeko konpromisoa hartzen du, Probintziako Buruzagitzara beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko.

Halaber, udalerriko trafikoa zaintzeari eta kontrolatzeari dagokionez, ardatz estrategikoekin lotutako helburuak beteko ditu. Adibidez, sistema eragilearen zerrenda batean hain ohikoak diren arau-hauste jakin batzuen kontrolean; edo, hala badagokio, eskuz, operadoreak eskatuta. Hau da:

  • Gainerako erabiltzaileentzat eragozpen larriak dakartzaten leku debekatuetan aparkatzeagatiko arau-hausteak, hala nola: oinezkoentzako pasabideak, ilara bikoitzak, ibilgailu jakin batzuentzako lekua erreserbatzea zamalanetarako, mugikortasun urriko pertsonentzat, eta abar.
  • Bi bider pasatuz eginiko kontrola. Sistemak berak egiaztatuko du ea Ordenantza bidez onartutako denbora gainditu den txandakako aparkalekuan, Bidebieta kalean gunea egokitzen denean, udalerriko erdiguneko dendetan herritarren erosketak arintzeko.
  • Uda sasoian, eta hondartzen ondoko gune urdinaren funtzionamendua dela eta, ohiko aparkalekua, auzotarren jabetzak inbadituz eremu mugakideetan, ordainketa saihesteko.

Ekipoak kanpoan anpr kamera bat eta baldintza benetan txarretan, segundoko irudi kopuru handi bat prozesatzeko gai den kamera periferikoa kontrolatzen duen tablet bat ditu lanak gauzatzeko. Udaltzaingoaren egoitzarekiko konektibitatea sim eta wifi txartelen bidez egiten da.

 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoak egindako ikerketen ondorioz, 47 urteko gizonezko bat epaileen esku jarri da adingabe baten aurrean exhibizionismo-ekintzen ustezko egile gisa. Poliziaren bulegoetan jasotako salaketan, biktimak adierazi zuen 2021eko urtarrilaren 24ko 21:30ean Martxoak zortzi kalean txakurra paseatzen zuen bitartean, gizon batek kalea gurutzatu zuela eta kotxe baten kapotan jarri zela eta...
article thumbnailJoan den urtarrilaren 22ko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak dokumentu eguneratu bat idatzi du, 2021eko urtarrilaren 25Ean, ezarritako murrizketa berriei buruzko galdera ohikoenei erantzuteko. Hona hemen mugikortasunari, ostalaritzari, kirolari eta abarri buruzko ohiko galderen erantzunei buruzko dokumentuak eta jarduera fisikoei eta...
article thumbnail  OCRa, ibilgailuak karaktereen azterketa optikoaren bidez identifikatzeko sistema mugikorra da. Kamera bat erabiliz, matrikulak denbora errealean irakurri eta kontsultatzeko aukera ematen du, eta ibilgailuaren egoerari buruzko txostena eratzen du. Sistema berri horrek, adibidez, lapurtutako edo edozein delitu-motatan parte hartu duten ibilgailuak aurkitzen lagunduko du. Halaber, IAT edo...
article thumbnail  Joan den urtarrilaren 11ko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak dokumentu eguneratu bat idatzi du, 2021eko urtarrilaren 12an, ezarritako murrizketa berriei buruzko galdera ohikoenei erantzuteko. Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen erakundeen arteko foro hori mahai teknikoaren bileraren ostean bildu da covid-19aren egoera aztertzeko....
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia