Sopelako Udala - Hiru adingabe ikertuak aparkatutako ibilgailuetan nahita eragindako kalteen delituen ustezko egile gisa

Hiru adingabe ikertuak aparkatutako ibilgailuetan nahita eragindako kalteen delituen ustezko egile gisa

 

Abenduaren 13an, 10:40ak aldera, Sopelako udaltzaingoak dei bat jaso zuen Aldeko eta Bareño kaleetan aparkatutako sei ibilgailuren berri emateko. Ibilgailu horiek espaloitik gertuen zeuden atzerako ispiluak kaltetuta zituzten. Antza denez, gertaerak aurreko eguneko arratsalde-gauean erregistratu ziren.

Agenteek hiru gazte ikusi ahal izan zituzten bideo-zaintzako kameren irudietan, ustez, kaltetutako ibilgailuetako bati ostikadak ematen. Irudietako gazte batek agenteek ezagutzen zuten adingabe baten antza handia zuen, beraz, bere etxera joan ziren eta gazteak aitortu egin zuen bera izan zela ibilgailuak kolpatu zituenetako bat. Agenteek, halaber, beste bi egileak identifikatzea lortu zuen. Kalteak mila eta berrehun eurotik gorakoak izan dira eta gertaerak gazteen gurasoei eta Adingabeen Fiskaltzari helarazi zaizkie.