Sopelako Udaltzainek eta bi sanitariok udalerriaren erdialdean bihotz-geldialdia izan zuen 74 urteko emakume bat salbatu dute

 

Joan den irailaren 10ean, 20:15 aldera, Sabino Arana kaletik zihoazen Sopelako udaltzainei jakinarazi zitzaien pertsona bat espaloian erori zela. Iristean, bi emakume sanitariok lurrean etzanda zegoen emakume bati arreta ematen ari ziren. Emakumeak ez zuen pultsurik, eta, hortaz, beste agente bat eskatu zuten berehala, Udaltzaingoaren bulegoetan dagoen desfibriladorea bertara eramateko, eta bitartean osasun-langileek eta poliziek BBB (Bihotz-biriketako bizkortzea) maniobrak hasi zituzten. Bi deskarga egin zituzten eta, azkenean, hamar minuturen ostean, emakumearen bihotz-erritmoa berreskuratzea lortu zen. Handik gutxira, Osakidetzako anbulantzia iritsi zen, eta biktima behin betiko egonkortzeaz arduratu zen, osasun-zentro batera eramateko.

Josu Landaluze alkateak dioen bezala, "Sopela gune kardiobabestua da, eta hamabi desfibriladore ditu udal-eraikinetan desberdinetan, Metroko geltokietan, beste ekipamendu pribatu batzuetan, hondartzetan eta abarretan jarritakoez gain". Izan ere, 2016an, Udalak bere bizilagunei segurtasun handiagoa ematearen aldeko apustua egin zuen, eta udal-eraikinetan instalatu ziren hamabi ekipo hauek erosi zituen. Horiek, honako lekuetan instalatu ziren:  Kurtzio Kultur Etxea, udal liburutegia, frontoia, udal igerilekuak, Jubilatuen Etxea, Itzarturen lokalak, Udaltzaingoaren egoitza, Udaletxea, el cubo eta futbol eta saskibaloi zelaian. Horretarako, guztiz justifikatuta eta amortizatuta dauden 15.000 euro inguruko inbertsioa egin zuen.

Ekipo mugikor hauek oinarrizko ezagutzak dituen edonork erabil ditzake. Udaltzaingoaren kasuan, agente guztiek udal-bulegoetan osasun-langileek emandako larrialdi-ikastaroetan eskuratutako beharrezko ezagutzak dituzte. Ikastaro horien helburua atzeratu ezin diren berehalako bi asistentziak erakustea zen: eztarri trabatzeak eta bihotz-gelditzeak. Ikastaro horietan, gainera, hogeita hamasei udal-langilek parte hartu zuten.

Alkateak agenteak eta osasun-langileak zoriondu nahi izan ditu, "egindako maniobrek eta desfibriladorearen erabilerak Osakidetzako ospitale batean berreskuratzen ari den 74 urteko emakumeari bizia salbatu diotelako". Era berean, Sopela udalerri kardiobabestu bihurtzeko urrats sendoak ematearen garrantzia azpimarratu du, eta nabarmendu du "bihotz-geldialdiek eragindako heriotzak osasun publikoko arazo dramatikoa bezain oharkabea dira eta, beraz, horiei aurrea hartzen lagundu behar dugu. Horretarako, Udalak langile publikoei eta desfibriladoreak erabiltzeari zuzendutako prestakuntza-jardunaldiak antolatzen jarraituko du”..