Sopelako Udala - Sopelako Udaltzainek eta bi sanitariok udalerriaren erdialdean bihotz-geldialdia izan zuen 74 urteko emakume bat salbatu dute
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzainek eta bi sanitariok udalerriaren erdialdean bihotz-geldialdia izan zuen 74 urteko emakume bat salbatu dute

Sopelako Udaltzainek eta bi sanitariok udalerriaren erdialdean bihotz-geldialdia izan zuen 74 urteko emakume bat salbatu dute

 

  • Bi emakume sanitarioaren laguntzarekin agenteek BBB bizkortzeari ekin zioten, eta desfibriladore batekin, emakumeak pultsua berreskuratzea eta ospitalera bizirik eramatea lortu zuten.
  • Sopela gune kardiobabestua da, eta hamabi desfibriladore ditu udal-eraikin desberdinetan, Metroko geltokietan, beste ekipamendu pribatu batzuetan, hondartzetan eta abarretan jarritakoez gain.
  • 2016an, Udalak 15.000 euro inguruko inbertsioa egin zuen oinarrizko ezagutzak dituen edonork erabil ditzakeen ekipo mugikor hauek erosteko.
  • Udaltzaingoko agente guztiek osasun-langileek emandako larrialdi-ikastaroetan eskuratutako beharrezko ezagutzak dituzte.

Joan den irailaren 10ean, 20:15 aldera, Sabino Arana kaletik zihoazen Sopelako udaltzainei jakinarazi zitzaien pertsona bat espaloian erori zela. Iristean, bi emakume sanitariok lurrean etzanda zegoen emakume bati arreta ematen ari ziren. Emakumeak ez zuen pultsurik, eta, hortaz, beste agente bat eskatu zuten berehala, Udaltzaingoaren bulegoetan dagoen desfibriladorea bertara eramateko, eta bitartean osasun-langileek eta poliziek BBB (Bihotz-biriketako bizkortzea) maniobrak hasi zituzten. Bi deskarga egin zituzten eta, azkenean, hamar minuturen ostean, emakumearen bihotz-erritmoa berreskuratzea lortu zen. Handik gutxira, Osakidetzako anbulantzia iritsi zen, eta biktima behin betiko egonkortzeaz arduratu zen, osasun-zentro batera eramateko.

Josu Landaluze alkateak dioen bezala, "Sopela gune kardiobabestua da, eta hamabi desfibriladore ditu udal-eraikinetan desberdinetan, Metroko geltokietan, beste ekipamendu pribatu batzuetan, hondartzetan eta abarretan jarritakoez gain". Izan ere, 2016an, Udalak bere bizilagunei segurtasun handiagoa ematearen aldeko apustua egin zuen, eta udal-eraikinetan instalatu ziren hamabi ekipo hauek erosi zituen. Horiek, honako lekuetan instalatu ziren:  Kurtzio Kultur Etxea, udal liburutegia, frontoia, udal igerilekuak, Jubilatuen Etxea, Itzarturen lokalak, Udaltzaingoaren egoitza, Udaletxea, el cubo eta futbol eta saskibaloi zelaian. Horretarako, guztiz justifikatuta eta amortizatuta dauden 15.000 euro inguruko inbertsioa egin zuen.

Ekipo mugikor hauek oinarrizko ezagutzak dituen edonork erabil ditzake. Udaltzaingoaren kasuan, agente guztiek udal-bulegoetan osasun-langileek emandako larrialdi-ikastaroetan eskuratutako beharrezko ezagutzak dituzte. Ikastaro horien helburua atzeratu ezin diren berehalako bi asistentziak erakustea zen: eztarri trabatzeak eta bihotz-gelditzeak. Ikastaro horietan, gainera, hogeita hamasei udal-langilek parte hartu zuten.

Alkateak agenteak eta osasun-langileak zoriondu nahi izan ditu, "egindako maniobrek eta desfibriladorearen erabilerak Osakidetzako ospitale batean berreskuratzen ari den 74 urteko emakumeari bizia salbatu diotelako". Era berean, Sopela udalerri kardiobabestu bihurtzeko urrats sendoak ematearen garrantzia azpimarratu du, eta nabarmendu du "bihotz-geldialdiek eragindako heriotzak osasun publikoko arazo dramatikoa bezain oharkabea dira eta, beraz, horiei aurrea hartzen lagundu behar dugu. Horretarako, Udalak langile publikoei eta desfibriladoreak erabiltzeari zuzendutako prestakuntza-jardunaldiak antolatzen jarraituko du”..

 

 

 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako udaltzainek 27 urteko Sopelako bizilagun bat aurkeztu dute epaitegian, ikertu gisa, otsailaren 6an, igande arratsaldean, aizto handi baten bidez larderiaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egile gisa. Gertakariak 17:45 aldera jazo ziren. Gizon bat Sopelako lokal batean sartu zen eta laban handi bat eskuan zuela, establezimenduko jabeari mehatxu egin zion, bildutako dirua emateko...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoko agenteak herriko bizilagun bat bortxazko lapurreta-delitu jarraituaren ustezko egile gisa ikertzen ari dira, 10.000 € inguruko balioa duen makina-erreminta lapurtzeagatik. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Sopelako udalerrirako sinatutako lankidetza- eta informazio-protokoloa betez, Getxoko ertzain-etxetik polizia-kidego horretako kideek 2021eko apirilaren 25ean Sopelan...
article thumbnail  Baimendu gabeko joan-etorriak edota maskararen erabilera desegokia antzemateko ohiko prebentzio-kontrolez gain, asteburu honetan, Sopelako Udaltzaingoak beste prebentzio-jarduera batzuk egin ditu, eguraldi ona dela eta, askoz bisita gehiago egiten baitira udalerriko hareatzetara. Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoa udalerriko 37 urteko bizilagun bat ikertzen ari da, ustez osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertaera martxoaren 6an izan zen, arratsaldeko 16:07 inguruan, herritarren segurtasunerako prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek Sertutxa kalean ikusi zuten bi gizonek okupatutako auto batek arreta deitu zienean. Gizonetako bat,  antzeko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia