Sopelako Udaltzaingoak 33 marihuana landare atzeman ditu Loiola Ander Deunan

Sopelako Udaltzaingoko agenteak Sopelan bizi diren hiru gizonezko eta emakume bat ikertzen ari dira, Loiola Ander Deuna kaleko etxebizitza batean marihuana landareak legez kanpo landatzeagatik eta, era berean, Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste administratibo batengatik. Lege horrek, 36.18 artikuluan, arau-hauste larritzat jotzen du droga toxikoak, estupefazienteak edo substantzia psikotropikoak legez kanpo landatzea, jendeak ikusteko moduko lekuetan.

Operazioa atzo, asteazkena, goizeko 10:00ak inguruan egin zen, agenteak inguru horretan herritarren segurtasunerako ohiko eginkizunak burutzen ari zirenean. Metrotik oso gertu dagoen apartamentu-bloke batean ikusi zuten landaketa hori, urbanizazioaren lorategiko lursail komunitario batean. Guztira 33 marihuana landare atzeman zituzten, 1 eta 2 metro bitarteko altuerakoak, hazkunde-fase desberdinetakoak, kukulu gabe. Loreontzietan zeuden, beste batzuk baratze txiki batean eta beste batzuk sasien artean ezkutatuta.

Udaltzaingoak kasua Getxoko guardiako epaitegiaren esku utzi du. Egun, pertsona horiek, antzeko arrazoiengatik, beste diligentzia batzuk ere irekita dituzte, instrukzio fasean aurkitzen direnak.