Gaueko aisiako ordutegia 01:30 ordura mugatu du Osasun sailak Euskadi osoan

Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean.

Agindu berriak eguneratu egiten du 2020ko ekainaren 18an argitara ateratakoa, eta neurri-pakete bat ezartzen du, nabarmentzekoak:

Kanpokaldean, 0.00etatik aurrera, eserita eta terrazetarako mugatutako espazioan soilik kontsumitu ahal izango da.

Ekitaldiek 100 pertsona baino gehiago biltzen dituztenean, lokalaren gehienezko aforoak ezin izango du gainditu % 80ko portzentajea, eta bertaratuak gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dira.

Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.

Iturria: https://www.irekia.euskadi.eus/