Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu ingurumenaren aurkako delitu bategatik

Sopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu ingurumenaren aurkako delitu bategatik

Sopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu, ingurumenaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria bide bat mozten duten pintura ontzi ugari agertzearekin lotuta dago; ontzi batzuk hutsik zeuden eta beste batzuk zuzenean lurrera isurtzen zuten materiala; baita disolbatzaileak baldintza berdinetan, arrabolak eta brotxa erabiliak ere.

Maiatzaren 11an, 13:45ak aldera, Arriatera hondartzara doan bide batetik igaro berri zen bizilagun batek, Ingestabasotik gertu dagoen Kalixeta kalean, pintura ontzi ugari zeudela eta bidea oztopatzen zutela ohartarazi zion udaltzaingoari. Ontziak goizean ez zeuden han.

Bertaratutako agenteek ontziek bidea erabat mozten zutela eta likidoak bideko lurzoru urbanizaezinera isurtzen ari zirela egiaztatu ahal izan zuten. Ondoren, polizia agenteen ikuskapena ontzi batzuen etiketa itsaskorretan oinarritu zen. Estalkiei itsatsita, etiketetan Bizkaiko hainbat tokitako helbideak zituzten pertsonen datuak ageri ziren, urte desberdinetan datatuak. Pertsona bakoitzarekin harremanetan jarrita, bildutako datuek Bilboko pintura biltegi batera jotzen zuten, non, duela urte batzuk, partikular horiek beren etxeak egokitzeko pinturak erosi zituzten.

Bilboko denda honekin harremanetan jarri ondoren, ontzi horien jatorria azken urteetan erabilitako materialen hondakinen biltegi bat zela eta berau hilaren 11n bertan hutsitua izan zela jakin zuten . Bikote bat akordio ekonomiko bidez kontratatu zuten ex profeso lan horretarako, eta haiekin harremanetan jarri ziren Bilboko bide publikoko horma baten jarritako iragarki bat irakurri ondoren. Trastelekuak, biltegiak eta abar garbitzeko iragartzen ziren, eta kontakturako telefono mugikorraren izena eta zenbakia zituen iragarkiak. Horrela, hondakinen tratamenduari lotutako kostuak merketu zitzaketen.

Zantzuak ezagututa eta beharrezko deklarazioak hartuta, agenteek egileak nortzuk ziren jakitea lortu zuten. Bilbon bizi diren 31 eta 29 urteko bikote bat da, eta ikertu gisa deitu zituzten poliziaren egoitzan agertzera.

Halaber, Sopelako Udaleko trafikoko bideozaintzako kamerek materiala Bilbotik eramateko erabiltzen zen furgoneta handiaren etorrera eta irteera grabatu zituzten. Furgoneta 11:33an iritsi zen Sopelara, eta ordu erdi geroago alde egin zuen bide beretik.

Bestalde, Udaleko langileak arduratu ziren materialak kendu eta birziklatzeaz eta kutsatutako lurzorua garbitu eta bahetzeaz. Ekintza horiek amaitu gabe daude, datozen egunetan lur mugimendu berriak egin behar direlako. Kostua handia da eta ustezko egileei ondarez erreklamatuko zaie.

Atestatua Getxoko guardiako epaitegira bidali dute. Udaltzaingoak eskerrak eman dizkie isurketa gertatu zen ordu-tarteari buruzko informazioa eman zuten herritarrei.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailEgoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean. Agindu berriak...
article thumbnail25 eta 22 urteko Leioako bi bizilagun atxilotu zituzten atzo Sopelako udaltzainek, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa. Ekainaren 15ean, 19:30 aldera, Loiola Ander Deuna kalean herritarren segurtasuneko prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek bi gazte zihoazen BMW auto baten matrikulari buruzko kontsulta bat egin zuten. Udaltzainei jakinarazi zitzaien...
article thumbnail  Sopelako udaltzainek aurtengo urtarrilean bi egunez udalerrian aparkatutako ibilgailuetan egindako lapurreten ustezko egileak identifikatu dituzte. Era berean, agenteek Uribe Kostako eta Bizkaiko beste eskualde batzuetako udalerrietan antzeko delituetan parte hartu izanaren zantzuak dituzte. 18 eta 19 urte dituzten eta Bilboko udalerrian kalean lo egiten duten etxerik gabeko bi gizon dira....
article thumbnail  Sopelako udaltzaingoa bi pertsona ikertzen ari da, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria lonja batean egindako miaketa batekin lotuta dago; bertan kilo erdi marihuana kukulu, prestatutako zigarroak eta haxixa konfiskatu zituzten. Udaltzainek ikerketak 2019ko uztailean hasi zituzten. Larrabasterrako lonja baten barruan jarduera bat hasi zela jakin zuten, eta inguruko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia