Sopelako Udala - Pertsona bat ikertua eta beste bat atxilotua, konfinamenduan delituak egiteagatik

Pertsona bat ikertua eta beste bat atxilotua, konfinamenduan delituak egiteagatik

Gertaerak apirilaren 29an izan ziren. 20:15ean, dei bat jaso zen Udaltzaingoaren zentralean, eta jakinarazi zen Sipiri kalean zirkulazio-istripu bat izan zela, eta ibilgailu eragileko bi bidaiariek alde egin nahi zutela, kaltetuaren jabeari daturik eman gabe.

Bertaratuta, agenteek bi pertsona aurkitu zituzten, mozkortuta zeudela zirudien. Une hartan, kale pixa egiten zeuden. Agenteak ibilgailua behar bezala aparkatutako beste baten kontra talka egiteko arrazoia argitzen saiatzen ziren bitartean, biak saiatu ziren agenteen lana zailtzen, lankidetzarik gabe. Herritarren laguntzari esker, agenteek jakin ahal izan zuten nola gertatu zen talka eta nork gidatzen zuen ibilgailua une hartan. 

Gidaria Udaltzaingoaren bulegoetara eraman ondoren, alkohol- eta droga-probak egiteari uko egin zion, eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi zitzaion, ustez edari alkoholdunen eraginpean gidatu zuelako eta probak egiteari uko egin ziolako ikertua izan zen.

Era berean, laguntzailea oinez joan zen polizia-bulegoetara, indarrez sartu zen hara, sarrerako atean kalteak eragin zituen eta agenteen aurka jo zuen. Ustezko desobedientzia larriko delitua egiteagatik atxilotu egin zuten, agenteei erasotzeagatik eta kalteak sortzeagatik. Elkarren arteko lankidetza-protokoloaren arabera, Ertzainetxera eraman zuten epailearen esku jartzeko.

Azkenik, aipatu behar da 35 eta 29 urteko bi gizonak, Sopela eta Berangoko bizilagunak, hurrenez hurren, koronabirusaren kutsatzea ekiditeko etxean konfinatzeko agindua hausteagatik zigortuak izatea proposatu zutela agenteek.