Sopelako Udalak espazio publikoak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzuak indartu ditu

Alarma egoera hasi zenetik egiten ari diren ohiko erraztatze lanez eta desinfektatze bereziez gain, aste honetan baldekatze kamioi berri bat sartu da, edukiontzietako puntuak eta eremu zehatzak desinfektatzeko. 

11 langilek osatzen dute garbitzeko eta desinfektatzeko operatibo berezia. 

Desinfekzio lanak laburbiltzen duen bideoahttps://www.youtube.com/watch?v=1bH8CHraXus

Alarma egoera deklaratu zenetik, Sopelako Udalak hainbat neurri hartu ditu jende gehien biltzen den espazio publikoetan garbiketa zerbitzua indartzeko eta lehentasuna eman dio bide publikoak desinfektatzeari, udalerria higiene baldintza onenetan mantentzeko eta horrela, Covid-19aren kutsatze posibleak ekiditeko.

Zentzu honetan, azken 5 asteetan, garbitzaileak ohiko erraztatze lanak egiteaz gain, leku jendetsuenak eta hiri altzariak desinfektatzen ari dira: barandak, anbulatorio inguruak, edukiontziak, janari denden inguruak, metro eta autobus geltokiak, posta-bulegoa...

Egunero, ur eta hipoklorito disoluzio bat erabiltzen duen produktu desinfektatzaileko fumigazio motxila bat duen langile bat, ekipo hidrogarbitzaile batekin koordinatzen da, eta furgoneta batean jarrita eremu berberak garbitzen dituzte, baina ordutegi desberdinetan.  

Aste honetan Udalak zerbitzu hau indartu du desinfekzio kamioi batekin. Baldekatze kamioia da eta edukiontzietako puntuak eta gune jakin batzuk garbitzeaz arduratzen da. 

Kamioi honek hasieratik ematen ari garen zerbitzua indartzen du, eta astero egokitzen joan gara. Fronte guztietatik ari gara lanean, ibilgailuekin baina baita kalean oinez ere, jende gehien ibiltzen den puntuak desinfektatuz. Lan isila baina aldi berean funtsezkoa da egiten ari direna birusaren hedapena geldiarazteko, eta nola ez, eskertu eta aitortu beharrekoa", adierazi du Josu Landaluze alkateak. 

Langileen berrantolaketa

Alarma egoera deklaratu aurretik, 10 pertsonak osatzen zuten garbiketa-taldea: 8 langile kaleak garbitzen eta paperontzi publikoak husten, eta beste 2 erraztatze makina mekanikoan. 

Udalak zerbitzua berrantolatu behar izan du eta gaur egun 11 pertsonek osatzen dute taldea : 

Garbiketako operatiboa bi gunetan banatzen da: Sopelako erdigunea eta Larrabasterra. Bietan lanak antzekoak dira, barandak, paperontziak, autobus geltokiak, metro inguruak, semaforoen botoiak, saltokiak, bereziki elikagaienak eta supermerkatuak, farmazia inguruak...

Hidrogarbigailua duen furgoneta gune periferikoetan aritzen da, Asun, Bareñon, Loiolan, Zaldun, hondartzen inguruetan, Urkon edota Garden Centerrera doan errepidean adibidez, beste gune batzuen artean. 

Sopelako Udalak azpimarratu nahi du langileen segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dituela, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurriak errespetatuz. 

Nolanahi ere, Udalak autobabeserako neurriak errespetatzen jarraitzeko eta kalean ahalik eta denbora gutxien egoteko eskatzen die herritarrei.