Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak autoetan izandako lapurreten lekukoen laguntza eskatzen du

Sopelako Udaltzaingoak autoetan izandako lapurreten lekukoen laguntza eskatzen du

Sopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du bart goizaldean herriko zenbait lekutan aparkatutako autoetan izandako lapurreten harira datuak jasotzeko. Agenteen esanetan, Haizeder, Mendieta, Sugurdialde eta Artazako kaleetan aparkatutako hogei bat kotxetan lapurtu dute, besteak beste.

Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza batera ari dira lanean azkenaldian Uribe Kostan gertatzen ari diren lapurreta hauen inguruan ikertzeko.

Beraz, lapurreta hauen nondik norakoak argitzeko Sopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du, inongo daturik izanez gero 944 06 55 11 telefonora deitzeko eskatuz.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailJosu Landaluze Sopelako alkateak eta Alberto Lopez Sopelako udaltzainburuak bi diploma eman dizkiete irailaren 10ean bihotz eta arnas gelditzea izan zuen 74 urteko emakume bat suspertzen parte hartu zuten bi agenteei. Landaluzek, udalbatza osoaren izenean, udaltzainen esfortzua eta jarrera eskertzeaz gain, Udaltzaingoko langileeek martxoan pandemia agertu zenetik erakusten ari diren...
article thumbnail  Bi emakume sanitarioaren laguntzarekin agenteek BBB bizkortzeari ekin zioten, eta desfibriladore batekin, emakumeak pultsua berreskuratzea eta ospitalera bizirik eramatea lortu zuten. Sopela gune kardiobabestua da, eta hamabi desfibriladore ditu udal-eraikin desberdinetan, Metroko geltokietan, beste ekipamendu pribatu batzuetan, hondartzetan eta abarretan jarritakoez gain. 2016an, Udalak 15.000...
article thumbnailJoan den irailaren 7an, 14:30ak inguruan, Sopelako udaltzainek Urkobide kalean ohiko trafiko-kontrola egiten zuten bitartean, ibilgailu bat biribilgunera sartu zen, barruan zihoazen ibilgailuei pasatzen utzi gabe. Horren ondorioz, beste auto batek ere gogorki galgatu behar izan zuen talka egin ez zezaten. Gidariari (24 urteko getxotarra) dokumentazioa eskatu ostean udaltzainek konprobatu izan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agenteak Sopelan bizi diren hiru gizonezko eta emakume bat ikertzen ari dira, Loiola Ander Deuna kaleko etxebizitza batean marihuana landareak legez kanpo landatzeagatik eta, era berean, Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste administratibo batengatik. Lege horrek, 36.18 artikuluan, arau-hauste larritzat jotzen du droga toxikoak, estupefazienteak edo...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia