Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak herritarren laguntzaz gizon bat atxilotu du lapurreta saiakerak egotzita

Sopelako Udaltzaingoak herritarren laguntzaz gizon bat atxilotu du lapurreta saiakerak egotzita

Sopelako Udaltzainek atzo asteazkenez, urriak 30, aldizka Sopelan bizi den Durangoko bizilagun bat atxilotu zuten, indarra eta indarkeria erabiliz zenbait lapurreta saiakeren ustezko egile gisa. Atxiloketan itzelezko erresistentzia jarri zuen. Bilaketan, atxiloketa aurretik, udaltzainek ihesean jarraitzen ari zen pausuen berri ematen zieten herritar ugariren laguntza izan zuten.  

Udaltzaingoak guztira hiru abisu jaso zituen. Lehena, 18:45 inguruan, Iberre kalean bere jabetzako autoan gizonezko bat sartu eta barruan zituen gauzak lapurtzen saiatzen ari zenaren berri emateko. Ustezko lapurrak jabeari aurpegia piperbeltzezko esprai batekin zipriztinduko ziola mehatxatu zion eta ihes egitea lortu zuen. 19:15ak inguruan bigarren abisua jaso zuten. Karabiondo kalean gizon bat aparkatutako ibilgailu baten barruan sartu zen eta jabeak ustekabean harrapatzean ihesari eman zion bizikletaz. Hirugarren eta azkenengo abisua 20:15ak inguruan izan zen. Herritar batek Loiola Ander Deunan ezaugarri berdinetako gizon bat ustekabean harrapatu zuen itxita zegoen arropa denda batean indarrez sartu nahian. Ihes egin ez zezan indar egin arren, aurpegia esprai batekin zipriztindu zion eta ihes egitea lortu zuen bizikletaz. Herritarrak, ezagun batzuen laguntzari esker, ez zuen mediku zentro batera joan beharrik izan.

Minutu batzuk geroago, udaltzainek, erresistentzia handia jarri zuen egilea atxilotu zuten Gatzarriñe kalean. Arakatzean, beste pertsona batzuen dokumentazioa zeraman. Atxilotua Getxoko Ertzainetxera eraman zuten atestatua egiteko eta guardiako epaitegiaren esku utziko dute. Bitartean, udaltzainak oraingo astean Sopelako gune berdinean, atxilotuaren egungo bizilekuaren inguruan, aparkatutako ibilgailuetan indarra erabiliz gertatu diren zenbait lapurretetan atxilotuaren parte hartzea ikertzen ari dira.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzainek atzo asteazkenez, urriak 30, aldizka Sopelan bizi den Durangoko bizilagun bat atxilotu zuten, indarra eta indarkeria erabiliz zenbait lapurreta saiakeren ustezko egile gisa. Atxiloketan itzelezko erresistentzia jarri zuen. Bilaketan, atxiloketa aurretik, udaltzainek ihesean jarraitzen ari zen pausuen berri ematen zieten herritar ugariren laguntza izan zuten.   Udaltzaingoak...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agenteek 35 urteko sopeloztar bat atxilotu zuten atzo, Osasun Publikoaren kontrako delitu bat egotzita (droga trafikoa). Udaltzainek sustantzia desberdinekin trafikatzen zuenaren susmoa zuten (kokaina, speed, marihuana eta haxixa), sustantzia hauek Sopelako erdigunean auzotarrei salduz.  Aurreko hilabeteetan zehar, Udaltzaingoak sustantzia estupefazienteen monodosiak...
article thumbnailAzken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan.  Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean.  ...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia