Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikertua Osasun Publikoaren aurkako delitua egotzita

Ikertua Osasun Publikoaren aurkako delitua egotzita

Sopelako Udaltzaingoko agenteek 35 urteko sopeloztar bat atxilotu zuten atzo, Osasun Publikoaren kontrako delitu bat egotzita (droga trafikoa). Udaltzainek sustantzia desberdinekin trafikatzen zuenaren susmoa zuten (kokaina, speed, marihuana eta haxixa), sustantzia hauek Sopelako erdigunean auzotarrei salduz. 

Aurreko hilabeteetan zehar, Udaltzaingoak sustantzia estupefazienteen monodosiak konfiskatu dizkiete herri erdiguneko tabernetan mugitzen ziren ohiko kontsumitzaile batzuei. Hala, zaintze berezi bat jarri zuen martxan Udaltzaingoak, ustez trafikatzen zuen pertsona kontrolatzeko. Gizonak, sustantzia estupefazienteekin lotutako aurrekariak ditu. 

Atzo, irailak 19 osteguna, arratsaldeko 18:15ak aldera, Udaltzaingoak gizonezko honen presentzia detektatu zuen taberna baten inguruan, eta agenteek udaltzaingoaren bulegoetara joateko eskaera egin zien. Oinez zihoazela, atxilotuak agente bat indarrez bultzatu zuen horma baten kontra eta ihesi hasi zen, bere etxerako noranzkoan. Beste agente batzuk, laguntza eskaintzera hurbildu zirenak, gizona harrapatu eta erreduzitu egin behar izan zuten, berriro kontra egiten hasi baitzen. 

Gizona udaltzaingoaren bulegoetara eraman zuten, erregistratu egin zuten eta arropan ezkutatuta, termoseilatutako 36 poltsa txiki zituen, sustantziak monodosietan saltzeko prest, eta beste 3 haxix plaka. 

Atxilotu ostean, gizona Ertzaintzaren esku utzi zen, atestatua egin eta dagokion auzitegira bidaltzeko. 

 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako, Getxoko, Leioako, Plentziako, Berangoko eta Gorlizko Udaltzaingoak, Uribe Kostako eskualdeko udalen ordezkaritzan, Urdulizeko ospitalera hurbildu ziren atzo, apirilak 8, udalerri horietako erreferentzia-ospitaleko gaixoak eta osasun langileak egiten ari diren lan bikaina eskertzeko. Elkarri, merezitako txalo zaparrada ederra eskaini zioten. Bai ospitaleko langileak, bai udaltzainak...
article thumbnailAlarma egoeraren aplikazioak zalantza eta galdera asko sortzen ditu herritarren artean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen diren neurrien betetzeari dagokionez. Kezka edo zalantza horien artean daude pertsonen zein ibilgailuen zirkulazio mugak eta jarduera jakin batzuen burutzeak. Zentzu honetan, Ertzaintzak interpretazio irizpide batzuk zerrendatu ditu, udaltzain guztiek...
article thumbnailSopelako udaltzainek udalerriko establezimendu bateko jabea salatu dute, adingabeei zigarro solteak saltzeagatik. Gertakaria lotuta dago adingabe batzuen gurasoek poliziaren egoitzan egindako adierazpenekin; izan ere, lokal horretan adin kontrolik egin gabe adingabeei tabakoa eta alkohola saltzen zaiela salatzen baitzuten. Martxoaren 8an, eguerdiko 13:20ak aldera, Sopelako udaltzainek bi gazte...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du bart goizaldean herriko zenbait lekutan aparkatutako autoetan izandako lapurreten harira datuak jasotzeko. Agenteen esanetan, Haizeder, Mendieta, Sugurdialde eta Artazako kaleetan aparkatutako hogei bat kotxetan lapurtu dute, besteak beste. Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza batera ari dira lanean azkenaldian Uribe Kostan gertatzen ari...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia