Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 2019ko El Karmen jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2019ko El Karmen jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu.

Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira:

  • Bi pertsona salatu dira sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik
  • Hiru pertsona salatu dira alkohol testean positibo emateagatik.
  • Bi pertsona salatu dira trafiko arauak urratzeagatik.
  • Lau pertsona atxilotu eta ikertuak izan dira: bi bide-segurtasun delituengatik (alkoholean positiboa), ikertu bat atzeraispilu bat apurtzeagatik eta beste bat agindu judizialagatik.

DYAk gauean (uztailaren 12tik 17ra) egindako jardunei dagokionez, guztira 6 izan dira. Zehazki 4  izan dira egindako arreta, ospitaleetara eramate 1 eta etilismo 1.

Larrabasterrako metro geltokian honako irteerak erregistratu dira ostiral eta larunbatean (20:00 - 8:00):

  • Ostirala: 1842 (2018an 1544 eta 2017an 1665).
  • Larunbata: 1270 (2018an 1403 eta 2017an 1374).

Jaietan zenbait objektu galtze erregistratu dira; batzuk jabeei bueltatu zaizkie (bai agenteen abisu bidez, bai jabeak komisariara hurbilduz) eta beste batzuk gordetegian jarraitzen dute. Aipatzekoa da ere, segurtasunarekin erlazionatutako intzidentziak minimoak izan direla, Udaltzaingoak 4 salaketa jaso ditu eta Ertzaintzak bat ere ez.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailAzken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan.  Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean.  ...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, ekainaren 27tik 30era ospatutako Sopelako San Pedro jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: bi sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta beste...
article thumbnailSopelako jaien gertutasuna aprobetxatuz Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa duela.   “APP Ertzaintza” aplikazioa irekia eta doakoa da eta Android, iOS, Windows Phone eta BlackBerry plataformetako deskarga-sistemetan eskura daiteke. APPak Ertzaintzaren 24 ertzain-etxeen informazioa eta...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia