Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 2019ko San Pedro jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2019ko San Pedro jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak, ekainaren 27tik 30era ospatutako Sopelako San Pedro jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira:

  • Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: bi sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta beste bat, debekatutako arma bat izateagatik.  
  • Bost pertsona atxilotu eta ikertuak izan dira. Hiru ebasketa eta lapurreta bortitzengatik (mugikorrak, dirua eta Barik txartela), beste bat agindu judizialagatik eta beste bat nahita egindako kalteengatik.

Intereseko beste gai batzuk:

DYA gaueko arretak:

  • Egindako arretak: 21 (antsietate krisiak, kristalekin egindako ebaketak,  erorketak, erredurak, zauriak, intoxikazioak eta traumatismoak)
  • Ospitaleetara eramatea: 10 pertsona
  • Etilismoak: 3 pertsona


Gauez metroko erabiltzaile kopurua ostiral eta larunbatean (20:00-09:00): Sopelako geltokietako gaueko erabiltzaile kopuruari dagokionez.

- Ostirala:

  • Sarrerak 2019: 5392 / Sarrerak 2018: 5852
  • Irteerak 2019: 5215 / Irteerak 2018: 5604

-  Larunbata

  • Sarrerak 2019: 7340 / Sarrerak 2018: 5885
  • Irteerak 2019:  6659 / Irteerak 2018: 5408

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailAlarma egoeraren aplikazioak zalantza eta galdera asko sortzen ditu herritarren artean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen diren neurrien betetzeari dagokionez. Kezka edo zalantza horien artean daude pertsonen zein ibilgailuen zirkulazio mugak eta jarduera jakin batzuen burutzeak. Zentzu honetan, Ertzaintzak interpretazio irizpide batzuk zerrendatu ditu, udaltzain guztiek...
article thumbnailSopelako udaltzainek udalerriko establezimendu bateko jabea salatu dute, adingabeei zigarro solteak saltzeagatik. Gertakaria lotuta dago adingabe batzuen gurasoek poliziaren egoitzan egindako adierazpenekin; izan ere, lokal horretan adin kontrolik egin gabe adingabeei tabakoa eta alkohola saltzen zaiela salatzen baitzuten. Martxoaren 8an, eguerdiko 13:20ak aldera, Sopelako udaltzainek bi gazte...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du bart goizaldean herriko zenbait lekutan aparkatutako autoetan izandako lapurreten harira datuak jasotzeko. Agenteen esanetan, Haizeder, Mendieta, Sugurdialde eta Artazako kaleetan aparkatutako hogei bat kotxetan lapurtu dute, besteak beste. Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza batera ari dira lanean azkenaldian Uribe Kostan gertatzen ari...
article thumbnailAbenduaren 18an izango da, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxeko proiekzio gelan. Sarrera doakoa izango da eta sopeloztar guztioi zuzenduta dago. Delitu mota honen eragina aztertzea bilatzen da, baita prebentziorako oinarrizko aholkuak eman eta herritarren elkarlanak duen garrantzia azaltzea ere. Susmo kasuan momentuan bertan jardutea ezinbestekoa da, betiere Sopelako Udaltzaingoara (94 406 55 11)...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia