Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi ikertu Sopelako komertzio batean iruzur egitearren

Bi ikertu Sopelako komertzio batean iruzur egitearren

Sopelako Udaltzaingoa irailaren 28an Sopelako komertzio batean atzerakoekin iruzur egin zuten 35 eta 42 urteko bi gizon ikertzen ari da.

Udaltzaingoaren bulegoan jarritako salaketaren arabera, gizonezko batek langile bati atzerakoekin iruzur egin zion, diru bilketako ia 300 euroz jabetuz. Iruzurgileak auto baten barruan zain zuen laguntzailearekin ihes egin zuen eta Sopelako agenteek kotxearen matrikula ikertu ondoren, beste polizia kidegoei abisua eman zieten. Urriaren 4an Ertzaintzako patruila batek kotxe bera gelditu zuen Santa Cruz de Campezon (Araba) eta agenteek gidaria eta pilotukidea identifikatu zituzten udalerrian antzeko delitu bat egiten saiatu ondoren. Autoaren erregistroan ertzainek mila eta berrehun euro baino gehiago aurkitu zituzten berrogeita hamar eta bosteko billeteetan.

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzainek atzo asteazkenez, urriak 30, aldizka Sopelan bizi den Durangoko bizilagun bat atxilotu zuten, indarra eta indarkeria erabiliz zenbait lapurreta saiakeren ustezko egile gisa. Atxiloketan itzelezko erresistentzia jarri zuen. Bilaketan, atxiloketa aurretik, udaltzainek ihesean jarraitzen ari zen pausuen berri ematen zieten herritar ugariren laguntza izan zuten.   Udaltzaingoak...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agenteek 35 urteko sopeloztar bat atxilotu zuten atzo, Osasun Publikoaren kontrako delitu bat egotzita (droga trafikoa). Udaltzainek sustantzia desberdinekin trafikatzen zuenaren susmoa zuten (kokaina, speed, marihuana eta haxixa), sustantzia hauek Sopelako erdigunean auzotarrei salduz.  Aurreko hilabeteetan zehar, Udaltzaingoak sustantzia estupefazienteen monodosiak...
article thumbnailAzken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan.  Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean.  ...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia