Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 2018ko San Pedro jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2018ko San Pedro jaien balantzea egin du

Hurrengo lerroetan, Sopelako Udaltzaingoak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatutako Sopelako San Pedro jaietan egindako jarduerak laburbiltzen dira. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira:

  • Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: debekatutako armak izateagatik (labana), objektu arriskutsuak edo sendoak izateagatik (destornilladore bat) eta substantzia estupefazienteak edukitzeagatik.
  • Bi gidari salatu dira droga eta alkohol-kontroletan positibo eman izanagatik. 63 urteko sopeloztar batek 0,33mg/l-ko emaitza positiboa eman zuen. Leioako 37 urteko beste bizilagun bat errotonda batean bidetik atera ondoren egindako alkoholemia proban positibo emateagatik ere salatua izan da.
  • Zortzi pertsona atxilotu eta ikertuak dira. Hiru, bide segurtasunaren kontrako delituengatik. Lau, lapurreta delituengatik (mugikorrak, etab.) eta bestea agintaritzaren agenteei eraso egiteagatik.

Intereseko beste gai batzuk:

- DYA gaueko arretak:

  • Egindako arretak: 16 (gehienak intoxikazio etílikoengatik, bide publikoan erortzeagatik eta kristalekin egindako ebaketengatik)
  • Ospitaleetara eramatea: 5 pertsona
  • Etilismoak: 5 pertsona

- Gauez metroko erabiltzaile kopurua ostiral eta larunbatean: Sopela eta Larabasterrako geltokietako gaueko erabiltzaile kopuruari dagokionez. Datu hauek aztertuz, ostiralean 2017an baino 1.800 bat erabiltzaile gehiago zeudela esan daiteke, larunbatean iaz baino mila eta piku gutxiago egon ziren bitartean.

- Objektu galduak: jaietan objektu galtze ugari erregistratu dira. Beraietako asko bere jabeei bueltatu zaizkie, mugikor eta dokumentazioaren kasuan bai agenteen abisu bidez, bai jabeak Komisariara hurbilduz. Besteak gordetegian geratzen dira jabeak ez direlako agertzen.

- Lapurretak: oharkabean edo trebetasunez eskuratutako telefono mugikor, diru- zorro, poltsa eta beste tresnen lapurreten salaketak jasotzen ari dira. Sopelako Udaltzaingoak 7 salaketa jaso ditu, Ertzaintzak 5 eta Getxoko Udaltzaingoak bat ere ez. Ohi baino kopuru handiagoa da baina ez bereziki esanguratsua jende asko elkartzen den tokietan.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailGaur, apirilak 25, Sopelako Udaltzainek Bilboko Auzitegi batek 2 urtetarako gidabaimena kenduta zuen 28 urteko Sopelako bizilagun bat harrapatu dute, berriro ere. 9:45etan polizia patruila batek bizilagun hau ikusi dute Mendieta kalean zehar gidatzen. Agenteek momentuan bertan ezagutu dute gizona, apirilaren 16an gidaria prebentziozko alkohol-kontrol batean gidabaimenik gabe gidatzen harrapatu...
article thumbnailSopelako Udaltzainek Portugaleteko 48 urteko gizon bat ikertzen ari dira, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zuen bitartean trafiko istripu batean inplikatuta egoteagatik. Udaltzaingoak dei bat jaso zuen asteartean, apirilak 9, 18:26ak aldera. Deia egindako pertsonak, turismo batek lorategi baten kontra talka egin zuela baieztatu zuen eta gidaria ibilgailutik ateratzen saiatzen ari zela,...
article thumbnailSopelako Udaltzainek Sopelako 66 urteko gizon bat ikertzen ari dira, ustez Bide Segurtasunaren Aurkako Delitu bat egiteagatik, ustekabean edari alkoholdunen eraginpean gidatzen harrapatua izan ondoren. Gertaerak apirilaren 2an izan ziren Sopelan eguerdiko 14:30ak inguruan herritarren laguntzari esker. Gidari batek Udaltzainei bere laguntza eskatu zien normala ez zen eran, sigi-sagak egiten eta...
article thumbnailGuztira 624 ibilgailu kontrolatu dituzte, 286 alkohol proba eta 80 droga-test egin dira, udalerriko bide segurtasuna bermatzeko beste jardunen artean. Prebentzioko kontrol hauez gain, udaltzainek eskolak bezalako hainbat gune babesteko prebentziozko jarduerak gauzatu dituzte. 2018ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 60 istriputan arreta...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia