Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Udaltzaingoko 3 plaza berri deitu ditu

Sopelako Udalak Udaltzaingoko 3 plaza berri deitu ditu

Sopelako Udalak Udaltzaingoaren 3 plaza berri deitu ditu. Lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez beteko dira eta gero prestakuntza ikastaro bat eta praktikaldia bete beharko dira.

Bihar, 00:00etan hasiko da eskariak aurkezteko epea, gaur, martitzena, argitaratu baita Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia. Eskariak aurkezteko prozesua ekainaren 12an bukatuko da, 23:59an.

Oposizio honetara aurkeztu ahal izateko baldintzen artean hauexek daude: adinez nagusia izatea, Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Graduko Lanbide Heziketa edo baliokidea edukitzea eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta B gidabaimena izatea besteak beste.

Eskabideari dagokionez, eredu ofizialari eta normalizatuari lotuko zaizkio. Toki hauetan emango da eredu hori: Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian eta udalaren web orrialdean. Eskabideak behar bezala bete eta Udaletxeko Erregistro Nagusian bertan edota udal web guneko oposizioetarako atariaren bitartez aurkeztu ahal izango dira. 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailGuztira 624 ibilgailu kontrolatu dituzte, 286 alkohol proba eta 80 droga-test egin dira, udalerriko bide segurtasuna bermatzeko beste jardunen artean. Prebentzioko kontrol hauez gain, udaltzainek eskolak bezalako hainbat gune babesteko prebentziozko jarduerak gauzatu dituzte. 2018ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 60 istriputan arreta...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak gogorarazi nahi du, 2019ko urtarrilaren 2tik aurrera, DGT Zirkulaziorako Araudi Orokor berria aplikatzen hasiko dela istripuak eta heriotzak gutxitzeko helburuarekin.  Indarrean sartuko diren neurrien artean, ohiko zenbait errepideetan abiadura muga jaitsiko da, orduko 100 kilometrotik 90era. Errepide hauetan orduko 111 kilometroko abiadura gainditzen duten gidariei,...
article thumbnailSopelako Udalak Udaltzaingoaren kidegoko 3 plazak jabetzan hornitzeko deitutako hautaketa prozesuaren behin betiko kalifikazioaren (1. ariketa) zerrenda publikatu du. Informazio gehiago: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/13-udal-zaintza-seguridad-ciudadana
article thumbnailSopelako Udalak Udaltzaingoaren kidegoko 3 plazak jabetzan hornitzeko deitutako hautaketa prozesuan onartu eta bazter utzi diren izangaien behin betiko zerrenda eta lehen ariketaren data eta tokia. Informazio gehiago: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/13-udal-zaintza-seguridad-ciudadana
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia