Sopelako Udaltzaingoak bi gizon ikertu eta atxilotu ditu asteburu honetan

 

Sopelako Udaltzaingoko agenteak, gizonezko bat ari dira ikertzen gidabaimeneko punturik gabe gidatzeagatik eta drogetan positibo emateagatik eta beste gizonezko bat atxilotu dute metroan eta patruila kotxean kalteak eragiteagatik.

Apirilaren 6an Sopelako Udaltzaingoak, 38 urteko gizonezko bat harrapatu zuen, bigarrenez, gidabaimeneko punturik gabe gidatzen. Gidariak 3 urte zeramatzan gidabaimeneko punturik gabe eta puntuak berreskuratzeko ikastaroa egin gabe. Kotxea geratu ondoren, droga probak egin zizkioten eta positibo eman zuen anfetaminetan. Epaiketa arin baterako deitua izan da Getxoko Justizia Epaitegian.

Bestalde, larunbatean, hilak 7, Sopelako Udaltzaingoko agenteek, 39 urteko bizilagun bat atxilotu zuten Larrabasterrako metroko estazioko makina automatikoan kalteak eragiteagatik eta patruila kotxeari kolpe emateagatik, atzeko ispilu bat apurtuz. Agenteek gizona anbulatoriora eraman zuten eragindako zauriak sendatzeko eta kalte-delitu egile gisa Ertzaintzaren esku utzi dute.