Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 2017ko jardunen balantze positiboa egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2017ko jardunen balantze positiboa egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2017an zehar trafiko, segurtasun eta herritarren arretarekin lotuta egindako lanen urteko txostena ezagutzera eman du. Alberto Lopez, Udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu jasotako datuak eta “Sopelako herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen segitzeko, urratsak ematen” jarraitu behar dela baieztatu du.   

Bere aldetik, Gontzal Hermosilla, Sopelako Alkateak aukera aprobetxatu nahi izan du udaltzainen lan nekaezina eskertzeko, herritarren segurtasuna bermatzeko duten ardura dela eta. Hermosillak “herritarren segurtasuna bermatu eta udalerriko trafikoa antolatu zein erregulatzeko dituzten zereginetan, Udaltzainen ahalegina eta profesionaltasuna” goraipatu ditu. 

Iaz, 2016ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 91 istriputan arreta eta estaldura eskaini zuen Udaltzaingoak. Mantendu edo murrizteko xedez finkatutako kopuru txikiak dira, Autonomia Erkidegoko Planak 2020 urtera arte ezarritakoa betetzeko: hildakoen kopurua erdira murriztu eta zauritu larrien kopurua txikiagotzea.

Sopelako Bide Segurtasuna hobetzen jarraitzeko hiru ardatz estrategiko 

Udal sopeloztarrak urte hasieran udalerriko Bide Segurtasuna handitzeko 3 ardatz nagusi finkatu zituen:

1. Zaintza eta Kontrola Euskal Autonomia Erkidegoko BSPE 2015-2020aren esparruan:
 
Udaltzaingoak modu aktiboan hartzen du parte eta zenbait kontrol Ertzaintzarekin batera egiten dira, bi polizia kidegoen artean sinatutako Protokoloan zehaztutako elkarlanaren esparruan.
 
Hauek dira orain arte Sopelako Udaltzaingoak Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoko helburuak erdiesteko aipatutako Zaintza eta Kontrol kanpainekin lotuta, 2017. urtean egindako prebentziozko kontrolen emaitzak: 
 
•Guztira kontrola egin zaien ibilgailuak = 688
•Alkoholemia probetara meneratutako gidariak = 263 (62 positibo, % 23,57) 
•Droga kontroletara meneratutako gidariak = 66 (46 positibo, % 69,69) 
•IAT (ibilgailuen azterketa teknikoa) eguneratu gabe = 53 (kontrolatutako ibilgailu guztien % 7,7a) 
•Aseguru gabe =  13 (% 1,8)
•Administrazio Baimen eguneratu gabe (gida baimena) =  20 (% 2,9)
•HSBLO* arau hausteak (Drogak, armak… edukitzea) = 17
•Bide Segurtasunaren kontrako Delituak = 17 
 
Udaltzainei proposatutako urteko adierazlea, alegia, udalerriko gidarien % 5a alkohol eta droga probetara meneratzea, bete da, baina Udaltzaingoak Gabonetan alkohol eta droga kontsumoaren kontrolak eta zaintza areagotu ditu.
 
2. Hitzaldi-tailerrak eta eskolen inguruko guneen babesa:
 
Udaltzaingoak Nagusien Etxean hitzaldi-tailerrak ere egin ditu bereziki nagusien harrapatzeak prebenitzeko. Nagusi hauek mugikortasun arazoak aurkezten zaizkien tokietan  Bide Segurtasuna hobetzeko ekarpenak egin dituzte. Halaber, Udaltzainak egunero joaten dira Zipiriñe Eskola eta Ander Deuna Ikastolako ikasleen sarrera/irteera erregulatzera.
 
3. Bide azpiegiturak hobetzea:
 
Lan batzuk martxan dira eta beste batzuk 2018ko aurrekontuetan egikaritzea aurreikusten dira. Udalerriko bideak hobetzeko ezarriko diren neurrien artean honakoak nabarmentzen dira: orohar irisgarritasun/mugikortasunarekin lotutako hobetzeak herriko zenbait gunetan, ikastetxeetarako sarbideen hobetzea, gune seguruagoak bihurtu daitezen eta bestelako hobetzeak (Olabide asfaltatzea…)
 

 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailBilboko Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak sententzia irmoa eman du Sopelako zenbait udaltzainek, 2017ko martxoaren 21ean, bere eginkizunetan ari zirela herriko supermerkatu batean hiru gizonek eragindako lesioen gainean. Sopelako udaltzainak izan ziren akusazio partikular gisa aurkeztu zirenak, desobedientzia eta lesioengatik salaketa jartzeko. Fiskaltza ere akusatzaile gisa aurkeztu zen. Bi...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak asteazkenean, azaroak 27, bi gizon atxilotu zituen, arku-tiroko instalazioetan lapurtzen saiatzen ari zirela Loiola Ander Deuna kalean. Dirudienez, zelaiko etxolara sartzeko atea indarrez irekitzen saiatu ondoren, ustekabean harrapatu zituzten, eta ihes egin zuten ibilgailu batean, Getxorako bidean. Azkenik, Sopelako udaltzaingoak ibilgailua Mimenagako biribilgunean...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, polizia-aurrekari ugari dituen 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean, Sopelan hainbat lapurreta egitea leporatuta. Atzo goizeko sei eta erdiak aldera lapurreta egin zuten Sopelako bizitza bakarreko etxe batean, eta jabeak Ertzaintzara deitu zuen gela batean gizonezko bat aurkitu ondoren. Gizonezkoak balkoi bateko atetik alde egin zuen hiru...
article thumbnailSopelako Udaltzainek atzo asteazkenez, urriak 30, aldizka Sopelan bizi den Durangoko bizilagun bat atxilotu zuten, indarra eta indarkeria erabiliz zenbait lapurreta saiakeren ustezko egile gisa. Atxiloketan itzelezko erresistentzia jarri zuen. Bilaketan, atxiloketa aurretik, udaltzainek ihesean jarraitzen ari zen pausuen berri ematen zieten herritar ugariren laguntza izan zuten.   Udaltzaingoak...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia