Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak lapurreten prebentzioaren inguruko hitzaldi bat eskaini du jubilatuen etxean

Sopelako Udaltzaingoak lapurreten prebentzioaren inguruko hitzaldi bat eskaini du jubilatuen etxean

Sopelako Udaltzaingoko agente batek, Ertzaintzako beste batekin batera, hitzaldi bat eskaini zuten Jubilatuen Etxean pasa den irailaren 21ean, arratsaldez.

Etxeko aretoa beteta zela, Agenteek adinekoei, bere etxebizitzetan zein kalean, lapurreten biktima izatea ekiditeko zenbait aholku eman zizkieten. Agenteek bereziki azpimarra jarri zuten eskualdeko pertsona nagusiak gehiagotan inplikatuta izaten diren delituan: “besarkada solidario”.     

Hitzaldia, Lagun Artea Elkarte sopeloztarrarekin elkarlanean antolatu zen eta giro atseginean garatu zen. Bertaratutakoen parte hartzea ere handia izan zen,  lapurreten inguruko kontu gehiago ezagutzeko nahia erakutsi zuten. 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailAbenduaren 18an izango da, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxeko proiekzio gelan. Sarrera doakoa izango da eta sopeloztar guztioi zuzenduta dago. Delitu mota honen eragina aztertzea bilatzen da, baita prebentziorako oinarrizko aholkuak eman eta herritarren elkarlanak duen garrantzia azaltzea ere. Susmo kasuan momentuan bertan jardutea ezinbestekoa da, betiere Sopelako Udaltzaingoara (94 406 55 11)...
article thumbnailBilboko Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak sententzia irmoa eman du Sopelako zenbait udaltzainek, 2017ko martxoaren 21ean, bere eginkizunetan ari zirela herriko supermerkatu batean hiru gizonek eragindako lesioen gainean. Sopelako udaltzainak izan ziren akusazio partikular gisa aurkeztu zirenak, desobedientzia eta lesioengatik salaketa jartzeko. Fiskaltza ere akusatzaile gisa aurkeztu zen. Bi...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak asteazkenean, azaroak 27, bi gizon atxilotu zituen, arku-tiroko instalazioetan lapurtzen saiatzen ari zirela Loiola Ander Deuna kalean. Dirudienez, zelaiko etxolara sartzeko atea indarrez irekitzen saiatu ondoren, ustekabean harrapatu zituzten, eta ihes egin zuten ibilgailu batean, Getxorako bidean. Azkenik, Sopelako udaltzaingoak ibilgailua Mimenagako biribilgunean...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, polizia-aurrekari ugari dituen 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean, Sopelan hainbat lapurreta egitea leporatuta. Atzo goizeko sei eta erdiak aldera lapurreta egin zuten Sopelako bizitza bakarreko etxe batean, eta jabeak Ertzaintzara deitu zuen gela batean gizonezko bat aurkitu ondoren. Gizonezkoak balkoi bateko atetik alde egin zuen hiru...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia