Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 20 euroko billete faltsu bat atzeman du herriko jatetxe baten

Sopelako Udaltzaingoak 20 euroko billete faltsu bat atzeman du herriko jatetxe baten

Sopelako Udaltzaingoak 20 euroko billete faltsu bat atzeman du udalerriko jatetxe baten eta herritarrei eta batez ere merkatariei eta ostalariei, erne egoteko gomendioa eman die.

Hurrengo hauek dira billete faltsu baten aurrealderen eta atzealdearen ezaugarriak , bizilagunek benetako billete batekin konparaketa egin eta hurrengo desberdintasunak aurkitu ditzaten:

Aurrealdea:

  • Ur-markarik ez da ageri.
  • Kalitate txarreko banda holografikoa, 20 €-ko inskripziorik gabe.
  • Atzealdeko “20” zenbakiak aurrealdekoarekin kointziditzen du baina kalitate txarrekoa da.
  • Erliebe falta hautematen da motibo nagusian, letretan eta billetearen balioa adierazten duen zenbaki handian.
  • Segurtasun hariaren falta.

Atzealdea:

  • Banda irisatuaren falta hautematen da.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agente batek, Ertzaintzako beste batekin batera, hitzaldi bat eskaini zuten Jubilatuen Etxean pasa den irailaren 21ean, arratsaldez. Etxeko aretoa beteta zela, Agenteek adinekoei, bere etxebizitzetan zein kalean, lapurreten biktima izatea ekiditeko zenbait aholku eman zizkieten. Agenteek bereziki azpimarra jarri zuten eskualdeko pertsona nagusiak gehiagotan inplikatuta...
article thumbnailBilboko Zigor-arloko 2. zenbakiko epaitegiak, bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio, 2016ko azken hiruhilekoan eta 2017.urtearen hasieran Sopelako zenbait edukiontzi erre eta inguruko autoetan kalteak eragin zituen 49 urteko gizonari. Gizona, pasa den urtarrilaren 10ean atxilotua, kalte delitu jarraituak egiteagatik salatua izan zen eta bi urte eta hiru hilabeteko...
article thumbnailDatorren igandean, irailaren 17an, 10:30etatik 12:30etara bitartean, Sopelan Txirrindularitza Eskolen arteko batzarra ospatuko da. Txirrindulari lasterketa dela eta Kurtzio aldean zirkulazio aldaketak egongo dira. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren: Osteguna 14tik Larunbata 16ra:  Aparkaleku aldaketak: baterian aparkatu beharrean lerroan aparkatu beharko da...
article thumbnailSopelako VI. Duatloi Txikiaren VI. edizioaren ospakizunaren ondorioz, irailaren 16an, 10:00etatik aurrera, zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren: Osteguna  14, ostirala 15 ea larunbata 16: Sabino Arana kalearen hustuketa hesi eta balizamendu zinta bidez, Denver eta Sertutxa artean. Larunbata 16 (10:00-12:45) • Trafiko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia