Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoa emakume bat ikertzen ari da gidabaimenik gabe gidatzeagatik

Sopelako Udaltzaingoa emakume bat ikertzen ari da gidabaimenik gabe gidatzeagatik

 

53 urteko sopeloztar bat epaiketa azkar baterako deitua izan da gidabaimenik gabe gidatzeagatik. Gidabaimena Bilboko epaitegi batek bi urtez erretiratu zion.

Gertakariak abuztuaren 6an izan ziren 12:45ak aldera. Udaltzaingoak Gatzarriñe kaleko oin-bidean gaizki aparkatuta zegoen kotxe baten berri ematen zuen abisua jaso zuen. Patruila bat bertaratu zen eta gidariak, kotxea bidegurutzetik kendu eta ondo aparkatu ondoren, agenteek emakumeak gidatzeko baimena 2 urtez erretiratua zuela konprobatu ahal izan zuten. Izan ere, emakumeak bide-segurtasunaren kontrako beste bi delitu ditu aurretiaz.

Halaber, asteburu honetan zehar, Udaltzaingoak alkoholdun edariak hartuta gidatzen ari ziren beste 3 pertsona harrapatu ditu Sopelako zonalde desberdinetan. Kasu guztietan, zigorra jartzeko proposatuak izan dira.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailDatorren larunbatean, uztailak 7, Sopelan XXIII. Bizkaiko Itzulia ospatuko da  Junior kategoriako proba honetan estatu mailako eta atzerriko 33 talde 198 parte-hartzaile izango dira. Ibilbideak lau bira edukiko ditu, bi luze eta bi labur. Lasterketak Sopelako zenbait kaletako trafikoan eragingo izango du larunbatean, uztailak 7, 10:00etatik aurrera. Udaltzaingoak honako jarduketak aurreikusi...
article thumbnailHurrengo lerroetan, Sopelako Udaltzaingoak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatutako Sopelako San Pedro jaietan egindako jarduerak laburbiltzen dira. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: debekatutako armak izateagatik (labana),...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileek San Juan gaua segurtasunez gozatzeko zenbait gomendio jakinarazi dizkigute. Sua egin aurretik kontuan hartzekoak Edozein eraikin, ibilgailu edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago. Argindarraren aireko lineetatik edo telefono kabletatik urrun jarri sua. Sutarako piloak ezin du izan 4 metro...
article thumbnailEkainaren 16an, Sopelako Udaltzaingoko agenteek Erandioko 25 urteko gizon bat epaiketa azkarra egiteko deitu zuten gidabaimenik gabe gidatzen harrapatu ostean. Gertaera, Sabino Arana kalean izan zen, arratsaldeko 17:00ak aldera, agenteek alkohol eta droga prebentzio kontrol bat egiten zuten bitartean. Agenteek auto bat gelditu zuten eta gidariak gidabaimena ez zuela inoiz lortu ikusi zuten....
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia