Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak 2017ko San Pedro Jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2017ko San Pedro Jaien balantzea egin du

Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean Udaltzaingoak 10 salaketa erregistratu ditu.

Bihurritu, zauri, kontusio, intoxikazio, eta abar direla eta, hogei bat jarduera polizial izan dira. Batzuetan osasun-langileen parte hartzea izan da edota inplikatuak ospitalera eraman behar izan dira.

Gaueko edukieren estimazio bat eginez (20:00-09:00), Sopela eta Larrabasterrako Metro geltokietan 4.500 eta 5.000 pertsona inguru neurtu ziren ostiralean eta 7.000 baino gehiago larunbatean.

Sopelako Udaltzaingoak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatutako Sopelako San Pedro jaietan egindako jardueren balantzea egin du.

Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean Udaltzaingoak 10 salaketa erregistratu ditu, 5 Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, eta beste 5 baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik. Halaber, beste 6 pertsona, ikertuak izan dira delitu desberdinak egotzita: 3 bide-sergurtasunaren kontrako delituengatik, 1 adingabeak bertan behera uzteagatik, 1 lesioengatik eta 1 genero biolentziagatik.

Bihurritu, zauri, kontusio, intoxikazio, eta abar direla eta, hogei bat jarduera polizial izan dira. Batzuetan osasun-langileen parte hartzea izan da edota inplikatuak ospitalera eraman behar izan dira. 20 pertsona horien artean, 8 eraman behar izan dira ospitalera, eta horietatik, 2 adingabeak izan dira. Nabarmentzekoa izan da  10 urteko ume baten kasua, ekainaren 29 eta 30aren arteko gauean erortze baten ondorioz Urdulizeko ospitalera eramana behar izan zutena. Halaber, beste 5 pertsonei eman zaie arreta etilismoak direla eta. 

Objektuen galtzeak ere erregistratu izan dira (mugikorrak, dokumentazioak, autoetako giltzak, beste batzuen artean). Aurkitutako objektu horietatik, asko jabeei bueltatuak izan dira jada. Ebasketa edota lapurretei dagokionez, Ertzaintzak dozena erdi salaketa jaso ditu eta Sopelako, zein Getxoko Udaltzaingoak, aldiz, zazpi eta hiru, hurrenez hurren. Ostiralean eta larunbatean Sopelan izan ziren pertsona  kopurua kontuan hartuta, ez dira kantitate oso esanguratsuak izan. 

Aipagarria da, ostiralean eta larunbatean jendetza handia bildu zela; bereziki larunbatean, garraio publikoaren bidez heldutako bisitari kopurua nabarmen igo baitzen. Gaueko edukieren estimazio bat eginez (20:00-09:00), Sopela eta Larrabasterrako Metro geltokietan 4.500 eta 5.000 pertsona inguru neurtu ziren ostiralean eta 7.000 baino gehiago larunbatean.

Aipatzekoa da ere, Sopelako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak izandako erantzun azkarra eta aho-batekoa, ostiraletik larunbaterako gauean emakume batek jasandako erasoaren aurrean. Halaber, Sopelako Udalak, Sopelako bizilagunek erakutsitako jarrera eredugarria goraipatu eta eskertu nahi du, zeintzuek erabateko gaitzespena azaldu nahi izan duten mota guztietako biolentzia adierazpenen aurrean, eta laguntasuna azaldu nahi izan dioten erasoa jasan duen andreari

 
 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agente batek, Ertzaintzako beste batekin batera, hitzaldi bat eskaini zuten Jubilatuen Etxean pasa den irailaren 21ean, arratsaldez. Etxeko aretoa beteta zela, Agenteek adinekoei, bere etxebizitzetan zein kalean, lapurreten biktima izatea ekiditeko zenbait aholku eman zizkieten. Agenteek bereziki azpimarra jarri zuten eskualdeko pertsona nagusiak gehiagotan inplikatuta...
article thumbnailBilboko Zigor-arloko 2. zenbakiko epaitegiak, bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio, 2016ko azken hiruhilekoan eta 2017.urtearen hasieran Sopelako zenbait edukiontzi erre eta inguruko autoetan kalteak eragin zituen 49 urteko gizonari. Gizona, pasa den urtarrilaren 10ean atxilotua, kalte delitu jarraituak egiteagatik salatua izan zen eta bi urte eta hiru hilabeteko...
article thumbnailDatorren igandean, irailaren 17an, 10:30etatik 12:30etara bitartean, Sopelan Txirrindularitza Eskolen arteko batzarra ospatuko da. Txirrindulari lasterketa dela eta Kurtzio aldean zirkulazio aldaketak egongo dira. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren: Osteguna 14tik Larunbata 16ra:  Aparkaleku aldaketak: baterian aparkatu beharrean lerroan aparkatu beharko da...
article thumbnailSopelako VI. Duatloi Txikiaren VI. edizioaren ospakizunaren ondorioz, irailaren 16an, 10:00etatik aurrera, zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren: Osteguna  14, ostirala 15 ea larunbata 16: Sabino Arana kalearen hustuketa hesi eta balizamendu zinta bidez, Denver eta Sertutxa artean. Larunbata 16 (10:00-12:45) • Trafiko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia