Sopelako Udala - Bizkaiko Foru Aldundiko su itzaltze zerbitzuaren gomendioak San Juan gauaz gozatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko su itzaltze zerbitzuaren gomendioak San Juan gauaz gozatzeko

Sua egin aurretik

- Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago. 

- Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua.

- Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea. Gozatu gauaz arriskurik gabe.

 

Sua piztuta dagoen bitartean

- Sua pizteko ez erabili likido sukoirik, alkohola edo gasolina bezalakoak.

- Ez bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan, ezta sprai, ontzi zabor edo plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.

- Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.

- Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan, badaezpada.

- Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen, ura, harea, zein lurra erabiliz horretarako.

 

Errez gero

- Uraz busti berehala azala erre den partea tarte luze batean (15 minutuz)

- Hasieran ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.

- Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS DEIAK 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serum-etan bustitako gaza esteril batez estalita.