Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona ikertu ditu hondartzan lapurreta egiteagatik

Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona ikertu ditu hondartzan lapurreta egiteagatik

 

  • Agenteek salaketa egin zuen pertsonaren telefono mugikorra, diru-zorroa dokumentazioarekin eta dirua berreskuratu zituzten.
  • Sopelako Udaltzaingoak udan zehar lapurretak ekiditeko norbere gauzak ondo zaintzeko beharrizana azpimarratzen du.

22 eta 26 urte bitarteko gizonezko bi eta emakume bat ikertu ditu Sopelako Udaltzaingoak joan den 2017ko maiatzaren 24an Arrietara hondartzan bainulari batzuei lapurreta egiteagatik.

Gertaerak lagun talde bat hondartzara joan eta paseo bat emateko bere gauzak utzi zituztenean izan ziren. Pertsona batek ondoren hiru gizabanako beren gauzen ondoan eseri zirela esan zien eta telefono mugikor bat eta diru-zorro bat falta zitzaiela ohartu ziren.

Biktimetako baten deia jaso eta minutu gutxi pasa ondoren bertaratu ziren Udaltzaingoko Agenteek, ustezko egileak aurkitu zituzten ondoko kale batean. Susmagarriak identifikatu ondoren, agenteek salaketa egin zuen pertsonaren telefono mugikorra, diru-zorroa dokumentazioarekin eta dirua berreskuratu zituzten.

Gainera ondarearen aurkako delituengatik aurrekari ugari dituzten hiru gazteak, epaiketa azkar bat egiteko deitu zituzten, ikertu gisa, lapurreta delitu arin bategatik.

Sopelako Udaltzaingoak udan zehar lapurretak ekiditeko norbere gauzak ondo zaintzeko beharrizana azpimarratzen du eta herritarrei aditzera eman die, kasu hauetan, herritarren arteko lankidetza nahitaezkoa dela mota honetako eta bestelako delituak ekiditeko. Halaber, polizia-zerbitzuak edozein momentutan honako telefonoetan daudela erabilgarri gogorarazten du: Udaltzaingoa (94 406 55 11), Ertzaintza (94 406 34 20) eta SOS-DEIAK (112).

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoa  35 urteko gizonezko bat ari da ikertzen dute flora eta fauna eta etxeko animalien aurkako delitu baten ustezko egile gisa. Joan den igandean, urtarrilak 28, 11:15ak aldera, Udaltzaingoko agenteek Arriatera Etorbidean zegoen Barakaldoko bizilagun bat ustekabean harrapatu zuten hegaztien legez kontrako ehizarako legez kanpoko aparailuak zeuzkala. Aipatutako artikuluen artean...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoko agenteek, udalerriko bizilaguna den 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean zenbait auzotar, arma baten erreplikarekin mehatxatzeagatik. Gertaera goizeko 09:48ak aldera izan da. Udaltzaingoak dei bat jaso du azaltzen, Jauregizar plazako taberna batean aurkitzen zen gazte bat, beste gizonezko eta emakumezko bat mehatxatzen ari zela pistola batekin, esaldi...
article thumbnail  Gabon jaien atarian gaudenez, piroteknia-materiala saltzeko Legeak ezartzen dituen betekizun nagusiak gogorarazi nahi dizkizu Sopelako Udaltzaingoak. 1.-  Piroteknia-materiala  saltzeko  baimena  izan behar da. Lizentzia hori lortzeko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzara joan behar da, Moyua Plazako 5. Zki.an kokatua, Bilbon. 2.- Ezin dira saldu banakako artikuluak. Adituak ez diren...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak 2017an zehar trafiko, segurtasun eta herritarren arretarekin lotuta egindako lanen urteko txostena ezagutzera eman du. Alberto Lopez, Udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu jasotako datuak eta “Sopelako herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen segitzeko, urratsak ematen” jarraitu behar dela baieztatu du.    Bere aldetik, Gontzal Hermosilla, Sopelako Alkateak aukera...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia