Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona identifikatu ditu iruzur saiakerak direla eta

Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona identifikatu ditu iruzur saiakerak direla eta

 

Sopelako Udaltzaingoak iruzur eta lapurretan ibiltzen diren Europako ekialdeko hiru pertsona identifikatu ditu ostegun honetan Enrique Urrutikoetxea kalean. Identifikatuak 21 eta 38 urteko bi emakume eta 27 urteko gizonezko bat dira. Emakume nagusienak gainera, aurrekariak ditu jada estatu osoan zehar antzeko delituak egin izanagatik. Identifikatutako emakumeek zenbait karpeta eta dokumentu zeramatzaten eta existitzen ez den gor-mutu elkarte batentzako sinadurak eskatzen zizkieten oinezkoei.

Pertsona hauen jarduteko modua, orokorrean, antzekoa izaten da beti: banku eta ostalaritza guneetan kokatzen dira eta pertsona adinduak aukeratzen dituzte. Sinaduraz gain, NAN-a ere eskatzen diete oinezkoei, zenbakia apuntatzeko eta, une hori aprobetxatzen dute, abilezia handiz, dirua euren zorroetatik osteko. Bitartean, gizonezkoak kotxean itxaroten ditu, segituan, udalerritik alde egiteko.

Identifikazioak Udaltzaingoak, oinez, zein kotxez, abiarazi duen prebentzio-kanpainaren barruan daude. Kanpainak, nagusien artean ohikoenak diren delitu-motak saihestea du helburu, besteak beste: besarkada solidarioa, lapurretak eta iruzurrak.

Sopelako Udalak herritarrei aditzera ematen die, kasu hauetan, herritarren arteko lankidetza nahitaezkoa dela mota honetako eta bestelako delituak ekiditeko, eta halaber, polizia-zerbitzuak edozein momentutan honako telefonoetan daudela erabilgarri: Udaltzaingoa (94 406 55 11), Ertzaintza (94 406 34 20) eta SOS-DEIAK (112).

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailBilboko Zigor-arloko 2. zenbakiko epaitegiak, bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio, 2016ko azken hiruhilekoan eta 2017.urtearen hasieran Sopelako zenbait edukiontzi erre eta inguruko autoetan kalteak eragin zituen 49 urteko gizonari. Gizona, pasa den urtarrilaren 10ean atxilotua, kalte delitu jarraituak egiteagatik salatua izan zen eta bi urte eta hiru hilabeteko...
article thumbnailDatorren igandean, irailaren 17an, 10:30etatik 12:30etara bitartean, Sopelan Txirrindularitza Eskolen arteko batzarra ospatuko da. Txirrindulari lasterketa dela eta Kurtzio aldean zirkulazio aldaketak egongo dira. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren: Osteguna 14tik Larunbata 16ra:  Aparkaleku aldaketak: baterian aparkatu beharrean lerroan aparkatu beharko da...
article thumbnailSopelako VI. Duatloi Txikiaren VI. edizioaren ospakizunaren ondorioz, irailaren 16an, 10:00etatik aurrera, zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren: Osteguna  14, ostirala 15 ea larunbata 16: Sabino Arana kalearen hustuketa hesi eta balizamendu zinta bidez, Denver eta Sertutxa artean. Larunbata 16 (10:00-12:45) • Trafiko...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak 20 euroko billete faltsu bat atzeman du udalerriko jatetxe baten eta herritarrei eta batez ere merkatariei eta ostalariei, erne egoteko gomendioa eman die. Hurrengo hauek dira billete faltsu baten aurrealderen eta atzealdearen ezaugarriak , bizilagunek benetako billete batekin konparaketa egin eta hurrengo desberdintasunak aurkitu ditzaten: Aurrealdea: Ur-markarik ez da...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia