Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoa gizon bat ari da ikertzen alkoholemia probei uko egitearren istripu bat izan ondoren

Sopelako Udaltzaingoa gizon bat ari da ikertzen alkoholemia probei uko egitearren istripu bat izan ondoren

Sopelako Udaltzaingoko Agenteak 26 urteko bilbotar bat ikertzen ari dira alkohola detektatzeko probei uko egitearren istripu bat izan ondoren.

Gertaera joan den hilaren 2an gertatu zen, 19:35ak inguruan. Udaltzaingoak Urko futbol zelaiaren ondoan ibilgailu bat zegoenaren jakinarazpena jaso zuen, gidariak edari alkoholikoen eraginpean egotearen zeinu nabarmenak erakusten zituela ohartaraziz.

Patruila batek bidetik atera ondoren eseak egiten eta, haguna mailatuta eta ia neumatikorik gabe, lehertutako gurpil batekin ez-ohiko abiadura txikian zebilen ibilgailua aurkitu zuen.

Ibilgailua geldiarazita, agenteek gidariarengan edari alkoholikoak edan izanaren zeinu nabarmenak somatu zituzten eta Udaltzaingoaren bulegoetara eramateari ekin zioten alkoholemia detektatzeko probak egitera. Gidariak probak egiteari uko egin zionez bide-segurtasunaren aurkako bi delituengatik ikertua izaten ari da: edari alkoholikoen eraginpean gidatzegatik eta probei uko egiteagatik. Epaiketa azkar bat egiteko deitu zioten.  

 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoa  35 urteko gizonezko bat ari da ikertzen dute flora eta fauna eta etxeko animalien aurkako delitu baten ustezko egile gisa. Joan den igandean, urtarrilak 28, 11:15ak aldera, Udaltzaingoko agenteek Arriatera Etorbidean zegoen Barakaldoko bizilagun bat ustekabean harrapatu zuten hegaztien legez kontrako ehizarako legez kanpoko aparailuak zeuzkala. Aipatutako artikuluen artean...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoko agenteek, udalerriko bizilaguna den 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean zenbait auzotar, arma baten erreplikarekin mehatxatzeagatik. Gertaera goizeko 09:48ak aldera izan da. Udaltzaingoak dei bat jaso du azaltzen, Jauregizar plazako taberna batean aurkitzen zen gazte bat, beste gizonezko eta emakumezko bat mehatxatzen ari zela pistola batekin, esaldi...
article thumbnail  Gabon jaien atarian gaudenez, piroteknia-materiala saltzeko Legeak ezartzen dituen betekizun nagusiak gogorarazi nahi dizkizu Sopelako Udaltzaingoak. 1.-  Piroteknia-materiala  saltzeko  baimena  izan behar da. Lizentzia hori lortzeko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzara joan behar da, Moyua Plazako 5. Zki.an kokatua, Bilbon. 2.- Ezin dira saldu banakako artikuluak. Adituak ez diren...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak 2017an zehar trafiko, segurtasun eta herritarren arretarekin lotuta egindako lanen urteko txostena ezagutzera eman du. Alberto Lopez, Udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu jasotako datuak eta “Sopelako herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen segitzeko, urratsak ematen” jarraitu behar dela baieztatu du.    Bere aldetik, Gontzal Hermosilla, Sopelako Alkateak aukera...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia