Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Lau pertsona ikertu eta bi atxilotu delitu desberdinak egiteagatik Sopelan

Lau pertsona ikertu eta bi atxilotu delitu desberdinak egiteagatik Sopelan

2017ko apirilaren 22an, eskualdeko adin txikiko bi ikertu zituzten aurreko egunean Plentziako udalerrian lapurreta delitu arin bategatik. Bere tutoreak aurkitu eta informatu bezain laster lapurtutako objektua berriro eskuratua izan zen. Atestatua Bilboko Adingabeen Fiskaltzara bidali da.

Apirilaren 23an 31 urteko bilbotar bat atxilotua izan zuen Sopelako Udaltzaingoak, bere gain Barakaldoko Epaitegiak emandako atxilotzeko bi agindu zeuzkala egiaztatu ondoren. 16:15ak inguruan udaltzainek ibilgailu bat geldiarazi zuten kopilotua segurtasun uhalik gabe zirkulatzen ari zelako.

Arratsalde berean 27 urteko beste bilbotar bat identifikatua eta ikertu gisa egotzia izan zen Sopelako Garbigunera ustez barruko objektuak lapurtzeko sartu ondoren. Udaltzaingo eta Ertzaintzaren zenbait patruilen esku-hartzeari esker delituaren burutzea ekidin zen eta egilearen identifikazioari bidea eman zion.

Apirilaren 28an, aparkatuta zeuden bi kotxeren kontra talka egin zuen ibilgailua gidatzen zuen 46 urteko sopeloztar bat, atxilotua izan zen Bide-Segurtasunaren aurkako delitua egin izanaren akusaziopean. Alkohol-probetan legez onartzen den tasa hirukoiztu zuen.

Eta azkenik, maiatzaren 1ean, 31 urteko Portugaleteko auzokide bat ustez lapurreta delitu bat egitearren ikertua izan zen. Aurreko asteburuan, udalerriko ostalaritzako lokal batean mugikor bat lapurtu zuen eta poliziaren ikerketen ondoren ustezko egile bezala identifikatu zuten. Udaltzaingoak atestatua bidali du Getxoko Guardiako Epaitegira.  

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailUda-garaian, eta batez ere delitu horien biktimen, adineko pertsonen, ezaugarriekin eta eguneroko jardunarekin lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen egiten dute gora “besarkada solidarioaren” metodoaren bidez egiten diren lapurreta-kasuek. Biktimei kalean norbait inguratzen zaie, gehienetan emakume gazteak, biktimarekin kontaktu fisikoa izateko asmoz. Horretarako, eta informazioren bat eskatu...
article thumbnail  Sopelako Udaltzainek atzo astelehenean, maiatzak 21, 15:00ak aldera hiru gizonezko atxilotu zituzten, ustez ibilgailuen barrualdean indarrezko lapurreten egile gisa. Lapurrak Sopelan harratu dituzte, baina momentuz, ez dago argi non egin diren lapurretak konkretuki. Udaltzaingoaren egoitzan jasotako dei batek ohartarazi zuen Arriaterako aparkalekuan aparkatuta zegoen auto baten barruan bi...
article thumbnailSopelako Udalak Udaltzaingoaren 3 plaza berri deitu ditu. Lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez beteko dira eta gero prestakuntza ikastaro bat eta praktikaldia bete beharko dira. Bihar, 00:00etan hasiko da eskariak aurkezteko epea, gaur, martitzena, argitaratu baita Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia. Eskariak aurkezteko prozesua ekainaren 12an bukatuko da, 23:59an....
article thumbnail  2017ko maiatzean udaltzainek eta udal langileek jasotako bihotz-biriketako bizkortze eta desfibriladoreen erabilerari buruzko prestakuntza-ikastaroaren osagarri gisa, atzo, apirilak 19, Udaltzaingoaren agenteek lehenengo sorospenen inguruko eguneratze ikastaroa burutu zuten. Jardunaldi teoriko-praktikoa, DYAko langileek zuzendu zuten eta Kurtzio kultur etxean egin zen. Parte hartzaileek...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia