Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak PROYECTOS EN MARCHA / ETENGABEKO PROIEKTUAK Sopelako Udalak 250.000 euro baino gehiago inbertituko ditu argiteria publikoa berritzeko

Sopelako Udalak 250.000 euro baino gehiago inbertituko ditu argiteria publikoa berritzeko

  • Egun dauden 56 aginte-koadrotatik 30 konponduko dira. Hobetze lanek hogeita hamar kaletan kokatutako 1.658 luminariari eragingo die.
  •  Berritze honekin, Udalak instalazioen segurtasuna eta kalitatea hobetuko ditu etorkizuneko kalteak murrizteko, bere bizitza erabilgarria optimizatuko du eta mantentzean aurreztuko du.

Sopelako Udalak datozen asteetan udalerriko gune desberdinetako argi-puntuak kudeatzen dituzten aginte-koadroen %50a baino gehiago berrituko ditu. Helburutzat Sopelako kanpo argiteri publikoa berritu eta optimizatzea duen proiektu bat da.

Udalerriko kanpo argiteriako instalazioen egungo egoera ezagutzeko, Sopelako Udalak auditoria bat eta zenbait ikuskapen egin ditu, zeinek aginte-zentro eta beraietatik ateratzen diren lineatan garrantzi desberdinetako zenbait akatsen agerpena egiaztatzeko balio izan duten.

Hori dela eta, Udalak egun dauden 56 aginte-koadrotatik 30 hobetu eta konpontzeko balioko duen 252.300 euroko inbertsioa egingo du. Lan hauek udalerrian guztira dauden 2.632 luminariatik 1.658 luminariari eragingo die zuzenean. Hobekuntza lanak Aste Santua ondoren hasiko dira eta gutxi gorabehera 8 eta 10 aste bitarteko iraupena izango dute.

Sopelako alkatea den Gontzal Hermosillaren esanetan, “ahalegin ekonomiko garrantzitsua da eta Udalak instalazio elektrikoaren funtzionamendu ona bermatu nahi du, izan litezkeen kalteak era nabarmen murriztuz. Pertsonen eta instalazioa osatzen duten ekipamenduen segurtasuna bermatzeaz gain, inbertsio honek Udala Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikora (REBT) egokitzeko ere balioko du eta udalerriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorrean aurrerapauso bat emateko”.

Halaber, kanpo argiteri publikoaren berritze honi esker, instalazioen segurtasuna optimizatzeaz gain, instalazioen bizitza erabilgarria hobetuko da, dagokion mantentze aurreztearekin, eta funtzionamenduan etorkizuneko kalteen murrizpenarekin.

Hogeitik gora izango dira kale onuradunak

Sopelako Udala, jakitun da udalean kanpo argiteria ezinbesteko zerbitzu bat dela eta bere kontsumo elektrikoari begira udal zerbitzuen kontsumo osoaren %50a baino gehiago dela.

Ibilgailuen gidari eta oinezkoen eta inguruko ondasunen segurtasuna bermatzeko beharrezko ikuspen-baldintzetatik, herritarren bizitzan gaueko ikusmen giro atsegin bat ezartzeaz gain, instalazioen segurtasuna, bizitza erabilgarria, eta kalitatea hobetu nahi da, etorkizuneko arazoak murriztuz eta mantentzean aurreztuz.

Hobetze jardueren kokapenari dagokionez, lanen gauzatzeak ia hogeita hamar kaleri eragingo die zuzenean:  Goikoetxe, Martxoak 8, Asu, Uribe Basterra, Itxasgane, Zientoetxe bidea, Atxabiribil etorbidea, Loiola Ander Deuna, Errotabarri, Iberre, Urgitxeta, Arabeta, Gatzarrine, Sugurdialde, Etxebarri zeharbide, Lizarre, Enrike Urrutikoetxea, Sabino Arana, Olabide, Sipiri, Mendieta, Urko, Larrondogane, Doctor Landa, Sertutxa, Loiola zeharbide, Arrietara etorbidea, 8.1 sektorea eta Kalitxeta.

Antzemandako segurtasun arazoak zuzentzeko hartutako jarduketa eta neurriei dagokienez, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: kableatu eta bere osagaien material isolatzailearen zuzenketa, zirkuitu eta osagaien identifikazio-errotulazioa, konexioen hobekuntzak, txarto dauden koadroen elementuen konponketa (konduktoreak, programagailuak, etengailuak, etab.), kanaleta eta zeharkako kontaktuen aurkako babes-elementuen berritzea, babes-diferentzialeko etengailu eta kalibre egokiko babesen instalazioa…

Urte honen amaieran edota 2018ko lehen hilabeteetan, Sopelako Udalak bigarren eta azken fase bat martxan jartzea aurreikusten du berritzeke geratzen diren beste 26 aginte-koadroak konpontzeko. Azken lan hauekin, Udalak amaitutzat emango lituzke udalerriko kanpo argiteri publikoa bere osotasunean eraberritzeko lanak.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailMartxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean Udaltzaingoak 10 salaketa erregistratu ditu. Bihurritu, zauri, kontusio, intoxikazio, eta abar direla eta, hogei bat jarduera polizial izan dira. Batzuetan osasun-langileen parte hartzea izan da edota inplikatuak ospitalera eraman behar izan dira. Gaueko edukieren estimazio bat eginez (20:00-09:00), Sopela eta...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoak pertsona baten atxiloketa eta beste biren ikerketari ekin dio delitu desberdinengatik. Agenteek, 42 urteko eta aurrekari ugari dituen sopeloztar bat, Doctor Landa kalean atxilotu zuten ekainaren 19an, Bilboko epaitegiak hedatutako atxilotze-agindua jakin bezain laster. Ekainaren 20an, goizeko lehenengo orduan, Iñaki Deuna eta Zubigane kaleen artean bere txakurren...
article thumbnailSua egin aurretik - Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.  - Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua. - Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea. Gozatu gauaz arriskurik gabe.   Sua piztuta dagoen bitartean - Sua pizteko ez...
article thumbnailMuturreko tenperatura maximoei dagokien alerta Sopelan. Gomendioak Tenperatura handiei dagokienez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak honako prebentzio-neurri hauek hartzea gomendatzen die herritarrei: Likido ugari edatea, batez ere ura, deshidratazio-arriskua saihesteko. Bero handieneko orduetan kalera ez irtetea. Ariketa fisikoa eginez gero, bero txikieneko orduetan...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia