Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoko agenteak bi gizon ari dira ikertzen bide segurtasunaren kontrako delituak leporatuta

Sopelako Udaltzaingoko agenteak bi gizon ari dira ikertzen bide segurtasunaren kontrako delituak leporatuta

 

Sopelako Udaltzaingoa 45 eta 29 urteko Gasteizko eta Bilboko bi lagun ari da ikertzen bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatuta. Bati, baimendutako alkohol-tasa laukoiztea leporatu diote eta besteari punturik gabe, motorraren segururik gabe, IAT-a (ibilgailuen azterketa tekniko) gabe eta kokainan positibo ematea.

Sopelako Udaltzaingoak, apirilaren 19an Gasteizko 45 urteko bizilagun bat atxilotu zuen bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita. 21:25ak aldera, polizia patruila batek Akilino Arriola kaleko banketxe baten ondoan bigarren ilaran aparkatutako eta beste autoen pasabidea oztopatzen zuen autoa ikusi zuten. Gidaria banketxearen barruan zegoen, eta irteterakoan, agenteek edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zeinu nabarmenak zituela ikusi zuten. Ondorioz, kotxea berriro ere gidatzea debekatu zioten. Gidariak agenteen aginduen kontra agertu zen, eta udaltzainei aurre ere egin zien. Azkenik, atxilotua izan zen bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatuta. Izan ere, alkohol-proba egiterakoan, baimendutako alkohol-tasa laukoiztu zuen, hori dela eta, jada, epaiketa azkar bat egiteko data zehaztu da.

Halaber, apirilaren 17an, Bilboko 29 urteko bizilagun bat atxilotua izan zen. Kasu honetan, 19:40ak aldera, udaltzaingoko agenteek Loiola Ander Deuna kalean zaintza eta trafiko kontrol lanak egiten ari ziren bitartean, zilindrada handiko motor gidari batek, bat-batean, zentzu aldaketa oso bortitza eta arauz kontrako aurreratzeak egiten zituela ikusi zuten, lekutik, abiadura handiz urrunduz udalerriaren erdigunerako bidean. Bertan, beste polizia talde batek atxilotu zuen. Dokumentazioa aztertzerakoan puntu guztiak galdu izanagatik, gidabaimena erretiratua zuela konprobatu zuten. Beste alde batetik, 1000 zilindradako motorra gidatzeko behar den A motako baimena sekula ez duela eskuratu ere egiaztatu zuten. Aurreko kasuan bezala, bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatuta, epaiketa azkar bat egiteko data zehaztu da. Halaber, honakoak egotzita ere salatua izan da: motorraren segururik gabe, IAT-a (ibilgailuen azterketa tekniko) gabe gidatzea eta kokainan positibo ematea, besteak beste.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoak iruzur eta lapurretan ibiltzen diren Europako ekialdeko hiru pertsona identifikatu ditu ostegun honetan Enrique Urrutikoetxea kalean. Identifikatuak 21 eta 38 urteko bi emakume eta 27 urteko gizonezko bat dira. Emakume nagusienak gainera, aurrekariak ditu jada estatu osoan zehar antzeko delituak egin izanagatik. Identifikatutako emakumeek zenbait karpeta eta dokumentu...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoko Agenteak 26 urteko bilbotar bat ikertzen ari dira alkohola detektatzeko probei uko egitearren istripu bat izan ondoren. Gertaera joan den hilaren 2an gertatu zen, 19:35ak inguruan. Udaltzaingoak Urko futbol zelaiaren ondoan ibilgailu bat zegoenaren jakinarazpena jaso zuen, gidariak edari alkoholikoen eraginpean egotearen zeinu nabarmenak erakusten zituela ohartaraziz....
article thumbnail2017ko apirilaren 22an, eskualdeko adin txikiko bi ikertu zituzten aurreko egunean Plentziako udalerrian lapurreta delitu arin bategatik. Bere tutoreak aurkitu eta informatu bezain laster lapurtutako objektua berriro eskuratua izan zen. Atestatua Bilboko Adingabeen Fiskaltzara bidali da. Apirilaren 23an 31 urteko bilbotar bat atxilotua izan zuen Sopelako Udaltzaingoak, bere gain Barakaldoko...
article thumbnail  Sopelako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak listu-laginak aztertzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten azaroan Drogen efektupean gidatzea, gizarte arazoa dela jakitun izanik eta arazoari aurre egiteko organizazio, koordinazio eta lankidetza formulak ezartzea beharrezkoa dela ikusita, azaroan Gontzal Hermosillak, Sopelako alkateak eta Jesus Mari Zubiaga Nievak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia