Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 10 desfribriladore instalatuko ditu herritarren segurtasuna bermatzeko

Sopelako Udalak 10 desfribriladore instalatuko ditu herritarren segurtasuna bermatzeko

 

Sopelako Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko helburu nagusiarekin, 12.000 € inguru bideratuko ditu 10 desfribiladore instalatzeko udalerriko zenbait gunetan. Udalak egun batetik bestera jasoko ditu bihotz-biriketako geldialdi kasuetan azkartasunez jarduteko aukera eskainiko duten gailuak.

Larrialdi kasuan sopeloztarren segurtasuna handitzeko xedez, desfibriladoreak honako lekuetan instalatzea aurreikusten da, besteak beste: Udaletxea, Udaltzaingoaren bulegoak, Liburutegia, Euskaltegia, Itzartu Emakumeen Elkartea, Kurtzio kultur etxea, Urko eraikinaren sarrera eta kirol-zonaldea, frontoia eta igerilekuak. Era honetan, zerbitzu publiko zein kirol guneetako erabiltzaileek gailu elektroniko hauek eskura izango dituzte. Desfibriladoreak fibrilazio bentrikular edota pultsorik gabeko takikardia bentrikularrak eragindako bihotz-biriketako geldialdiei aurre egiteko balio dute, erritmo kardiakoa lehengoratzen lagunduz.

Gontzal Hermosilla alkateak, Sopela kardio-babestutako udalerri bihurtzeko emandako aurrerapausoen garrantzia azpimarratu du “geldialdi kardiorrespiratorioak eragindako heriotzak, osasun-publikoko arazo ezezaguna izateaz gain, dramatikoa da oso eta horregatik saihesteko aurrerapausu bat eman behar dugu”. Izan ere, Estatuan urtean 45.000 pertsona bat-bateko heriotzak jota hil egiten direla kalkulatzen da, hamar minutu baino lehen jarduten bada, ordea, bizirik irauteko aukera handia da oso.

Langileentzako oinarrizko ikastaroa

Halaber, Udalak jakinarazten duenez, desfibriladoreak kokatuta dauden zerbitzu publiko eta kirol-zonaldeetako langileei bihotz-biriketako bizkortze eta desfibriladoreen erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa eskainiko zaizkie. Gailu hauen erabilera intuitiboa da eta ez da lehen laguntzako ezagutza berezirik behar, izan ere, makina irekitakoan, soinu bitartez, jarraitu beharreko urratsen berri ematen du.


 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailMartxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean Udaltzaingoak 10 salaketa erregistratu ditu. Bihurritu, zauri, kontusio, intoxikazio, eta abar direla eta, hogei bat jarduera polizial izan dira. Batzuetan osasun-langileen parte hartzea izan da edota inplikatuak ospitalera eraman behar izan dira. Gaueko edukieren estimazio bat eginez (20:00-09:00), Sopela eta...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoak pertsona baten atxiloketa eta beste biren ikerketari ekin dio delitu desberdinengatik. Agenteek, 42 urteko eta aurrekari ugari dituen sopeloztar bat, Doctor Landa kalean atxilotu zuten ekainaren 19an, Bilboko epaitegiak hedatutako atxilotze-agindua jakin bezain laster. Ekainaren 20an, goizeko lehenengo orduan, Iñaki Deuna eta Zubigane kaleen artean bere txakurren...
article thumbnailSua egin aurretik - Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.  - Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua. - Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea. Gozatu gauaz arriskurik gabe.   Sua piztuta dagoen bitartean - Sua pizteko ez...
article thumbnailMuturreko tenperatura maximoei dagokien alerta Sopelan. Gomendioak Tenperatura handiei dagokienez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak honako prebentzio-neurri hauek hartzea gomendatzen die herritarrei: Likido ugari edatea, batez ere ura, deshidratazio-arriskua saihesteko. Bero handieneko orduetan kalera ez irtetea. Ariketa fisikoa eginez gero, bero txikieneko orduetan...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia