Sopelako Udala - Supermerkatu batean lapurretan ari ziren hiru gizon atxilotu ditu Sopelako Udaltzaingoak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Supermerkatu batean lapurretan ari ziren hiru gizon atxilotu ditu Sopelako Udaltzaingoak

Supermerkatu batean lapurretan ari ziren hiru gizon atxilotu ditu Sopelako Udaltzaingoak

 

 

  • Atxilotutako gizonezkoei, desobedientzia, erresistentzia aktiboa, autoritate-agenteen kontrako atentatu eta eraso delituak leporatzen zaizkie


Atzo, martxoak 21, asteartea Herritarren Segurtasunerako lanetan zebilen Udaltzaingoaren patruila batek, 19:30ak aldera, Zubigabe kaleko supermerkatu batean lau gizon produktuak arropa barruan sartzen ari zirenaren abisu bat jaso zuen. Bi agenteak lokalera hurbildu ziren eta bertan, jada, beste bi lankide zeuden.

Supermerkatuko lankide batek, lokaletik ateratzen ari ziren jatorri magrebtarreko lau gizon gertaeren egile gisa identifikatu zituen. Segituan, agenteek zegokien identifikazioa eskatu zien gizonei, baina batek bakarrik bete zuen esana, beste hirurek, aldiz, 10 alditan egin zioten uko eskaerari. Are gehiago, agenteak iraintzen hasi ziren. Ondoren, supermerkatuko produktuz beteriko poltsak hartu eta lurrera bota zituzten, kale osoa zikinduz. Agenteek, beste behin, hiru gizonak lasaitzen saiatu ziren, baina euren jarrera ezkorraren ondorioz, udaltzain batek gizonezkoetako bati, desobedientzia delitu batengatik atxilotua zegoela jakinarazi zion.

Atxiloketa ekiditeko helburuarekin, gizona ahoz gora bota zen agentearen kontra eta segituan  lurretik poltsak hartu eta udaltzaingoko agenteei bota zizkien aurpegira. Supermerkatuko langileen esanetan, lurrean sakabanatuta geratutako produktuak gizonek ezkutatutakoak ziren.

Bi agente, gizonezkoa geldiarazteko lanetan ari ziren bitartean, beste bi, bigarren gizonezko bat geldiarazteko ahaleginetan ari ziren. Bultzaka ibili ostean, agente eta gizonezko bat lurrera erori ziren eta azken honek agentearen arma segurtasun zorrotik ateratzen saiatu zen, arrakastarik gabe. Bitartean, bigarren gizona beste bi agenteei listua botatzen hasi zen, ukabilkada eta ukondokada ere. Azkenik, bi gizonezkoak  inmobilizatu zituzten eta eskuburidinak jarri zizkieten. Pertenentziak errebisatu ondoren, identifikatuak eta atxilotuak izan ziren honako ustezko delituak egotzita: desobedientzia, erresistentzia aktiboa, autoritate-agenteen kontrako atentatua eta erasoa.

Atxiloketa gauzatzen zen bitartean, hirugarren gizonak gertaera grabatu zuen bere mugikorrarekin eta inguruko jendeari gauza bera egitea eskatu zion “Dena grabatu ezazue, ikus daitela, lotsagarria da, herri osoak ikus dezala ” gisako oihupean.

Zegokien polizia-dilijentziak gauzatu zitezen Ertzaintzaren hiru kotxe gerturatu ziren hiru atxilotuak Getxoko komisariara eramateko. Gaur egun bajan dauden lau agenteak ere mutuara eraman zituzten lesioak sendatzeko.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako udaltzainek 27 urteko Sopelako bizilagun bat aurkeztu dute epaitegian, ikertu gisa, otsailaren 6an, igande arratsaldean, aizto handi baten bidez larderiaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egile gisa. Gertakariak 17:45 aldera jazo ziren. Gizon bat Sopelako lokal batean sartu zen eta laban handi bat eskuan zuela, establezimenduko jabeari mehatxu egin zion, bildutako dirua emateko...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoko agenteak herriko bizilagun bat bortxazko lapurreta-delitu jarraituaren ustezko egile gisa ikertzen ari dira, 10.000 € inguruko balioa duen makina-erreminta lapurtzeagatik. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Sopelako udalerrirako sinatutako lankidetza- eta informazio-protokoloa betez, Getxoko ertzain-etxetik polizia-kidego horretako kideek 2021eko apirilaren 25ean Sopelan...
article thumbnail  Baimendu gabeko joan-etorriak edota maskararen erabilera desegokia antzemateko ohiko prebentzio-kontrolez gain, asteburu honetan, Sopelako Udaltzaingoak beste prebentzio-jarduera batzuk egin ditu, eguraldi ona dela eta, askoz bisita gehiago egiten baitira udalerriko hareatzetara. Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoa udalerriko 37 urteko bizilagun bat ikertzen ari da, ustez osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertaera martxoaren 6an izan zen, arratsaldeko 16:07 inguruan, herritarren segurtasunerako prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek Sertutxa kalean ikusi zuten bi gizonek okupatutako auto batek arreta deitu zienean. Gizonetako bat,  antzeko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia