Sopelako Udala - Ikertua gidabaimen faltsu batekin gidatzeagatik Sopelan

Ikertua gidabaimen faltsu batekin gidatzeagatik Sopelan

 

Pasa den martxoaren 20an, Sopelako Udaltzaingoko agenteek, 48 urteko gizonezko bilbotar bati, ikertua izaten ari dela jakinarazi zioten, ustez dokumentu publikoa faltsifikatu eta bide segurtasunaren aurkako delituengatik.

Gertaera 2017ko urtarrilaren 17an izan zen, Urgitxieta kalean, Udaltzaingoak trafikoa kontrolatzeko martxan jarrita zuen ohiko kontrol batean. Geldiarazitako autoko gidariak, Boliviako gidabaimen bat erakutsi zuen, agenteen zalantzak piztuz. Dokumentu faltsua izan zitekeenaren susmopean, agenteek polizia zientifikora bidali zuten baimena honen baliozkotasuna aztertzeko. Emaitzen arabera, gidabaimena faltsua zen.  

Horrez gain, agenteek baieztatu ahal izan dutenaren arabera, ikertuak ez du inoiz gidabaimenik izan, ez Espainian, ezta bere jatorrizko herrialdean ere. Udaltzaingoak, Guardiako Epaitegira bidalitako atestatuan, aipatutako bi delituen ustezko autorea dela leporatzen zaio.